Sol, zazpi urteko neskato bat, aitarentzat prestaren ari diren ezusteko festa batean laguntzen ari da aitonaren etxean. Egunak aurrera egin ahala, giro arraro eta kaotikoa nagusituko da apurka-apurka, eta familia lotuta mantentzen zuten zimenduak hautsiz joango dira. Solek ulertuko du bere mundua aldaketa handi bat izatear dagoela, bizitza ospatzeko misterioari bidea irekiko dion aldaketa handi bat.
Programazioa
LOS QUE SE QUEDAN
Paul Hunham eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra da. Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle batzuk zaintzeko. Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura bat sortuko dio horietako batekin, bere traumak dituen mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen seme bat galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin.
“IRATI BILBAO – BEGIN”
“Begin” dugu Irati Bilbao artistaren proiektu pertsonalaren lehen diskoa. Bilbao jazzaren errebelazio ahotsa da Euskadin. Konposizio eta moldaketa oso pertsonalez josia dago bere lehen diskoa, hitz propio, detaile eta arimaz betea. Bere gaitasun tekniko handia eta sentiberatasun oso pertsonala dira lider gisa egiten duen lehen lanaren zutabeak. Eta hori gutxi balitz bezala, musikari laukote bikain bati bere espresio artistikoa ekartzeko aukera eta tokia eskaintzen dizkio, sormen askea eta mugagabea abestiaren ezaugarri eta beharrei doitzeko gaitasun fina erakutsiz. 2019an, Durangoko Kantu Feministen II. Lehiaketaren irabazlea izan zen, "Hopefully My Prince Won 't Come" abestiarekin, eta urte horretan bertan, Deba Jazzez Blai jaialdiko jazz banden lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. Jazz klasikoenean sakon errotuta, errepertorioak musika-espektro handia hartzen du. Proposamen moderno eta garaikideagoek, konposizio originalek eta mimoz eta sentsibilitate handiz moldatutako standard-ek osatzen dute oraina eta iragana lotzen dituen kontzertua. Aitor Bravok (bateria), Fran Serranok (kontrabaxua) eta Mikel Nuñezek (pianoa) osatutako luxuzko hirukoteaz lagunduta dago abeslari bizkaitarra. “
MUSEOAREN ZAINDARIAK (Euskaraz)
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea. Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.
NEGU HURBILAK
Euskal Herriak bizi duen gatazka luzea amaitzear dgo 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutaturik, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da. Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatsuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.
ALEMANIA
Lola, 16 urteko nerabea, errekuperatu beharreko ikasgaiak prestatzen ari da, eta Alemaniara ikastera joateko aukera agertzen zaio. Lolak joan egin nahi du, baina bere familiak, ahizpa zaharrenaren osasun mentalarekin kezkatuta, ez du hark bidaia egiterik nahi. Familia harremanen ezegonkortasunaren ondorioz, Lola esperientzia berrien bila abiatuko da, bere buruari eta inguruabarrei beste begirada bat emateko asmoz.
DONA, VOSTÈ NO TÉ RES! / ¡Mujer, usted no tiene nada!
Documental: «Mujer, a usted no le pasa nada»
Eva Martínez eta Anna Marquèsek TV3ko (Televisión de Cataluña) Sense ficció programarako egindako dokumentala da, eta osasungintza arloko genero-alborapenari buruz hitz egiten du. Zehazki, ikus-entzunezko lan honek indarkeria obstetrikoa, gaixotasun kardiobaskularrak eta osasun mentala ikusarazten ditu, betiere genero-ikuspegitik.
Dokumentalak agerian uzten ditu medikuntzaren historian emakumeek jasan dituzten gainmedikazioa eta infradiagnostikoa. Medikuntzaren arloko azterketa eta aurrerapenetarako gizonezkoak eta haien gorputzak neurri estandartzat hartu direnez, osasun-sistemak ez ditu kontuan hartu edo modu desegokian artatu ditu emakumeen gaixotasun eta berezitasunak, horiek gutxietsiz eta bigarren mailan jarriz.
MAINAMIKIRRI Ipuin musikala
Mainamikirri, gazte sakandarra, egunero errotara joaten da arropa garbitzera. Han jakin du printzesa gaixo dagoela eta inork ez duela sendatzen lortzen. Mainamikirrik printzesa sendatu dezakeen erremedioa ezagutzendu. Beti bezala berandu iritsiko da, ala erreginaren alaba salbatzeko garaiz iritsiko da?
Haize Berriak Banda Castillo Suárez idazlearen izen bereko liburuan oinarritzen da, emakumeak protagonista dituen euskarazko ipuin musikal hau sortzeko. Anne Pérez de Azpeitia konpositorea arduratu da "Dantzarima" dantza konpianiak eta Haize Berriak bandak eszenatokira eramango duten musikaz. Eva Azpilikueta aktorea ere bertan izanen da, antzerkigintzaz arduratu dena.
SORIONEKU! EUSKAL ESKULTURA 2.100 URTE
Berrogeita hamar eskultore baino gehiagok omenaldi bat egin diote Irulegiko eskuari.
50 eskultorek parte hartu dute "Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte" erakusketa-egitasmoan. Erakusketa otsailaren 20tik martxoaren 20ra ikusgai egonen da Altsasun.
Erakusketaren jabetza: Eskuahaldunak, Euskal Herriko Eskultoreen Elkartea.
Erakusketa adin guztietako jendearentzat egokia da.
Inaugurazioa: Otsailak 23, 18:00etan.
Tailerra: Otsailak 27, 18:30ean.
BADON* Korrika kulturala
Badon* es una ópera contemporánea con el objetivo de revisar la cultura vasca y sus cánones, mediante la fusión de diversas disciplinas como pueden ser la música en directo, la danza o las proyecciones. Por medio del entretenimiento, propone un futuro utópico especulativo. Así, esta creación escénica pretende aportar al público una experiencia estética y sensorial, un mundo posible surgido del imaginario común.