INFORMAZIOA
Nola iritsi
Altsasuk kokaleku pribilegiatua du, inguruko komunikabide nagusiek bat egiten dute bertan eta horregatik toki garrantzitsua da kultura, komertzio eta industriarako.
DONOSTIATIKr
A-1ean Altsasu-Isasia 28. irteera hartu behar da. Biribilgunean eta bidegurutzean eskuinera biratu ondoren, San Juan kalean sartu behar da, autobiaren gaineko zubia gurutzatu ondoren. Kale horretatik jarraitu behar da Zelai kaleko bidegurutzeraino, han Stop seinalea baitago. Eskuinetara egin behar da Zelai eta Gartzia Ximenez kaleetatik jarraitzeko gero. Udaletxea eskuinean utzi ondoren, eskuinera biratu behar da Egubera kaletik eta Bakea kaletik jarraitu.
VITORIA-GASTEIZTIK ETA IRUÑETIK
A-10ean 28. irteera hartu behar da. Biribilguneak pasatu ondoren, NA-2410 errepidean sartu behar da, bidegurutzean ezkerrera biratuz. Errepide horretatik jarraitu herrira sartzeko bidegurutzera iritsi arte. Bidegurutze horretan eskuinera egin behar da, herrigunera Beheko Benta kaletik sartzeko. Trenbideko zubiaren azpitik pasatu eta Gartzia Ximenez kaletik herrira sartzeko aldapa igo ondoren, ezkerretara egin behar da Egubera kaletik eta Bakea kaletik jarraitu behar da. Eskuinean Iortia kultur guneko zabalgunea dago.
3 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek ezin dute trenbide-zubiaren azpitik igaro, eta, beraz, NA-2410 errepidetik jarraitu behar dute, A-1era irten Donostiarantz eta herrira sartu behar dute Altsasu-Isasia izeneko lehen irteeran. Hortik aurrera Donostiatik datozenendako jarraibideak bete behar dituzte.
Helbidea
Plaza Felipe Lecea Larrea s/n
31800 Altsasu – Alsasua
iortia@atsasu.net
Telefonoa
948 56 42 72
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
10:00-14:00 eta 17:00-20:00