Covid-19ren aurrean hartu ditugun berariazko neurriak aurkituko dituzu.
IORTIA KULTUR GUNEA ZURE ESANETARA DAGO ZURE ZALANTZA GUZTIEI ERANTZUTEKO.
HARREMANETARAKO TELEFONOA
948 56 42 72
Astelehena-ostirala:
10:00-14:00 / 17:00-20:00
IORTIA KULTUR GUNEA
Frontoiko zeharbidea, z.g.
31800 Altsasu
iortia@altsasu.net
IORTIA, LEKU SEGURUA
COVID-19ari AURRE EGITEKO HAINBAT NEURRI HARTU DITUGU IORTIA LEKU SEGURUA BIHURTU ETA KULTURAZ GOZATZEN JARRAITZEKO.
BIDEO HONETAN LABURPEN TXIKI BAT IKUSIKO DUZU. EMAIOZU PLAY!
ZAINDU ZAITEZ
ITXARON ZURE TXANDA TURNO.
EROSI SARRERAK ON LINE EDO ORDAINDU TXARTELAREKIN.
ZAKARRONTZIAK ERABILI
JARRAITU LANGILEEN SEINALEEI ETA OHARREI.
ERABILI ZURE MASKARA
ERABILI GEL DESINFEKTATZAILEA ESPAZIOETAN SARTU AURRETIK ETA ONDOREN
SEGURTASUN-TARTEA MANTENDU.
EZ UKITU GAINAZAL KOMUNAK.
SAIATU AURPEGIA EZ UKITZEN.
ESTALI EZTULA EDO DOMINISTIKU EGIN BEHAR BADUZU.
ZAINTZEN ZAITUGU
KULTUR GUNEA EGUNERO GARBITZEA
Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak… Komunak gutxienez egunean birritan desinfektatzen dira.
SEINALEZTAPENA
Antzokiko seinaleztapena berrantolatu dugu. Horrela, sarreratik bertatik, eta antzokiko gune guztietan, igaro beharreko ibilbideak adieraziko dira, distantzia soziala mantentzeko eta jende pilaketak saihesteko.
IGOGAILUAK
Igogailuak, urritasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek, eta haurdun dauden emakumeek baino ezin izango dituzte erabili, bai eta egoera berezietarako ere.
ATEAK IREKITZEA ETA IRTEERA
Antzokiak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko. Irteera modu ordenatuan eta mailakatuan eginen da: 1-10 butakak eskuineko atetik eta 10-20 butakak ezkerrekotik.
ATEAK IREKITZEA
Antzokiak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.
KOMUNAK
Mesedez, pazientzia eta denboraz joatea eskatzen dugu, dauden mugak kontuan izanda.
BIZIKIDETZA UNITATEA
Bi eserleku edo gehiago elkarrekin salduko dira baldin eta pertsona horiek familia berekoak edo bizikidetza talde berdinekoak badira. Zentzu honetan, arduraz jokatzea eskatzen da.
EGUNERATZEA
Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratuko dira eta horri buruz berri emango da.
GURE ARAUAK
HIZKUNTZA
Antzezpen edo pelikularen izenburuak zein hizkuntzetan izango den adierazten du. Nolanahi ere, anbiguoak litezkeen kasuetan, hizkuntza zehaztuko da.
PUNTUALTASUNA
Behin emanaldia hasita, ezingo da aretora sartu.
ITZULPENAK
Sarrera bat erosteko ordaindutako dirua itzultzeko arrazoi bakarra ikuskizuna bertan behera uztea izanen da.
SARRERAK
Zuzeneko eta zinema emanaldietan zenbatuak daude.
FAMILIARTEKO IKUSKIZUNAK
Ikuskizun bakoitzean adierazten den adina errespetatzea eskatzen da. 6 urtetik beherakoak pertsona heldu batekin egon beharko dira.
GRABAKETAK ETA ARGAZKIAK
Aretoetan edozein erako grabazio edo filmatze lan egitea debekaturik dago.
SOINU-SEINALEAK
Aretoan sartzerakoan deskonektatu behar dira.
JANARI ETA EDARIAK
Ikuskizuna eta publikoarekiko errespetutagatik, ezin izango da jan edota edan zuzeneko emanaldietan.
OHARPENAK
Une oro, Kultur Guneko langileek esandakoa eginen da. Altsasuko Udalak berea du aipatutako oharrak errespetatzen ez dituzten pertsonak onartzeko eskubidea.
ARETOTIK NOIZ ATERA
Ikuskizuna eta publikoarekiko errespetuagatik, aretotik emanaldiak irauten duen bitartean ez ateratzea komeni da.
INFORMAZIOA
Antolatutako ikuskizunei buruzko argibide gehiagorako, iradokizun edota proposamenetarako Iortia Kultur Gunearekin harremanetan jar zaitezke.