INGURUMARIA

Oholtzara salto

Programa hau Nafarroako Antzoki Sareak antolatutakoa da, eta sareko 27 udalerrik osatzen dute, La Caixako gizarte ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren laguntzarekin.

Arte eszenikoak gazteei hurbiltzea eta bertako protagonista bihurtzea du helburu.

Programak gizartea aldarazteko bokazio argia du, eta nerabeak arte eszenikoen bidez ahalduntzea du helburu; eta, bidenabar, ikusle berriak —bereziki 11 eta 18 urte bitarteko gazteak— lortzea.

Bizitako esperientzia guztiak errazago barneratzen diren neurrian, programa honetan trabakuntza-bitartekotza eta ikuskizunak edota erakustaldiak erabiltzen ditugu, gazteak eszenatokira igo eta, hartara, arte eszenikoak berdinen arteko praktikatik ezagutzeko.

Iortia kultur etxea proiektuaren parte da hasiera-hasieratik.

Dantza egonaldiak ikastetxeetan

200 gazte dantzan jartzen dituen esperientzia bizia da.
Gorputza da gure adierazpenerako bidea, eta, alde horretatik, dantzarekin zein gorputz-adierazpenarekin lotutako komunikazio, sormen eta gizarte gaitasunk lantzeko aparteko tokiak dira ikastetxeak. Gaitasun horiek dira, hain zuzen ere, egonaldi honen funtsa. Egonaldi hau urtero egiten da ikastetxeetan eta eskola orduetan dantzari profesionalek gidatuta. Dantzaz konpainiak eta Global kultur zerbitzuek dantza garaikideko koreografia bat sortzeko sorkuntza-prozesuan sartzen dituzte gazteak. Egonaldia Altsasu BHI, Jesusen Bihotza BHI, Iñigo Aritza ikastola eta Andra Mari ikastolaren arteko lankidetzaren bidez egiten da, eta, beraz, eskualdeko programa da. Egoitzako azken egunean topaketa-jardunaldi bat egiten da, eta bertan ikastetxe guztietako ikasleek beren sorkuntza eszenaratzen dute dantza-ikuskizun batean. Dantza-ikuskizun horretan koreografiak izaten dira ekitaldiko pieza nagusiak, eta, gainera, Dantzaz konpainiako dantzari taldeak bere piezetako bat aurkezten du. Iortia kultur gunea hasieratik dago proiektuan, Etxarri Aranazko eta Olaztiko udalekin batera.

Antzerki foruma

Berrehun gaztek baino gehiagok genero-indarkeriari buruzko hausnarketa egiten dute urtero antzerki forumaren bidez.

Gazteak ardatz dituen egitasmoa da, eta bikote barruko indarkeria eta maitasun erromantikoaren mitoak identifikatzea eta horiei buruzko gogoeta egitea ditu helburu. Era berean, antzerkira joateko ohitura gutxi duen talde bati hurbiltzen zaizkio arte eszenikoak.

Antzerki-forumeko saioen ikusleak Altsasu BHI, Jesusen Bihotza BHI eta Sakana LH ikastetxeetako ikasleak izaten dira, eta kultur guneko auditorioan garatzen diren sei funtzioetan hartzen dute parte.

Gazteek zeregin aktiboa dute, eta eszenatokira igotzeko aukera dute aktore bat ordezkatzeko eta pertsonaiaren arazoendako estrategia edo irtenbide desberdinak probatzeko.

Urteak daramatzagu antzerki foruma programatzen nerabe-bikoteen artean genero-indarkeriako egoerak prebenitzeko.

Programa hau Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan eskaintzen da.

Sendaberri, paisaia eszeniko berriak

Nafarroako Antzoki sarearen ziklo propioa da, Nafar Gobernuko Kultura eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin diseinatzen dena.

Sendaberri euskara eta gaztelania nahasten dituen hitz-jokoa da, bidexka berriak esanahiaren bila. Horixe da, hain zuzen ere, ziklo honen helburu nagusia: gure sarearen bazkide diren gune eszenikoen ohiko programazioa aberastea kontzientzia kritikoa sortzen duten ikuskizunen bitartez. Ikuskizun hauen programazioa zailagoa izaten ohi da, ez bait daude ikusleak modu erraz batean erakartzeko sortuak. Kalitate goreneko Antzerki, Dantza zein Zirku proposamenak, haien artean halako ezaugarriren bat dutenak:

  • Gizartearen errealitatearekin bat egiten duten gaiak: gai sozialak, genero-ikuspegia.
  • Hizkuntza berritzaileak.
  • Beren lan-taldeetan edo mezuetan inklusiboak izatea.
  • Azken finean, hunkitzen gaituzten eta gure errealitatearekin konektatzen duten ikuskizunak.

Sendaberriren helburuak geure egiten ditugu eta programak urtero aurkezten duen zikloan parte hartzen dugu.

Dantzabideak

Nafarroako Antzoki Sarea

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad