INFORMAZIOA
Deskontuak
INFORMAZIO OROKORRA
Aukera ematen duten emanaldietan, sarrerak geratzen badira, ehuneko berrogeita hamarreko beherapenarekin jarriko dira salgai, funtzio bakoitza baino ordubete lehenago.
Behar bezala adieraziko da sustapen horretan zein ikuskizun sartzen diren.
Une bakoitzean adierazitako ikuskizunetan 25 urtetik beherakoek sarrerak prezio murriztuan eros ditzakete lehiatilan.
Altsasuko Udal Musika eta dantza eskoletako ikasleek, hainbat kasutan, deskontua dute musika eta dantza ikuskizunetako sarreraren prezioan.
15 pertsona baino gehiagoko taldeek deskontu berezia eduki dezakete sarreraren prezioan. Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago 948 56 42 72 telefonoan edo iortiakultura@altsasu.net-en
Iortia Kultur Etxea Acerca Cultura gizarteratze-programari atxikita dago, eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden kolektiboentzako abantaila bereziak eskaintzen ditu.
ZINEMA SARRERAK
Sarrera orokorra: 6€ (Igande eta Jai egunetan)
Sarrera aldez aurretik: 5€ (Igande eta Jai egunetan)
Ikuslearen eguna: 4,5€ (Astelehena eta Osteguna)
Familien saiorako sarrera 4€
ZINEMA ABONAMENDUAK
8 sarrerako abonamendua
- Emanaldi bakoitzean gehienez abonamenduko bi sarrera erabili daitezke
- Prezioa: 31,50€
- Iraupena: erosten denetik 2 hilabeteko epea
2 sarrerako abonamendua
- Bi film aste batean
- Prezioa: 8,25€
- Iraupena: astebeteko iraupena