Iortia Altsasuko kultur gunea da. Altsasuko Udaleko kultura zerbitzuak kudeatzen du kultura sustatzeko, laguntzeko eta zabaltzeko helburuekin.

ELKARGUNEA

Iortia Altsasuko kultur gunea da. Altsasuko Udaleko kultura zerbitzuak kudeatzen du kultura sustatzeko, laguntzeko eta zabaltzeko helburuekin.

2003an mustu zenetik, udalerriko kultura-elkargune nagusi bihurtu da, udalerriko kultura-eskaintzaren zatirik handiena hartzen baitu.

Diziplina anitzeko gunea den aldetik, arte-diziplinak sustatzeko eta garatzeko hainbat gune ditu. Horiek horrela, erakusketa-aretoak eta auditorioak arte eszeniko zein plastiko eta zinema programazio zabala eskaintzen dute. Areto txikiak eta erabilera anitzeko aretoak osatzen dute eskaintza, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak eta tokiko hainbat talderen entseguak bertan egiten diren aldetik.

Udalaren kultur zerbitzua eta liburutegia kulturaren alde eta kulturarendako lan egiten duten beste gune batzuk dira.

Berezko programazioaz gain, beste erakunde, elkarte eta talde soziokultural batzuek sustatutako jarduerak hartzen ditu kultur guneak. Bere inguruneari irekia, Iortia Sakanako kulturarako espazioa da.
Pertsonekiko, artistekiko eta erakunde artistikoekiko osagarritasunean sinesten dugu, eta bitartekaritza-lana egiten dugu hainbat publiko-taldetara iristeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad