Filmoteka Nafarroan programaren baitan proiektatuko da eta Maite Mendioroz-ek, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko neurologoa eta Navarrabiomedeko zuzendaria, eta Maruxa Arana Remírez-ek, ADItech-eko I+G+b-ren Bikaintasunaren eta Dibulgazioaren arduraduna, parte hartuko dute.
Hizkuntza: Katalanezko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin.
Eva Martínez eta Anna Marquèsek TV3ko (Televisión de Cataluña) Sense ficció programarako egindako dokumentala da, eta osasungintza arloko genero-alborapenari buruz hitz egiten du. Zehazki, ikus-entzunezko lan honek indarkeria obstetrikoa, gaixotasun kardiobaskularrak eta osasun mentala ikusarazten ditu, betiere genero-ikuspegitik.
Dokumentalak agerian uzten ditu medikuntzaren historian emakumeek jasan dituzten gainmedikazioa eta infradiagnostikoa. Medikuntzaren arloko azterketa eta aurrerapenetarako gizonezkoak eta haien gorputzak neurri estandartzat hartu direnez, osasun-sistemak ez ditu kontuan hartu edo modu desegokian artatu ditu emakumeen gaixotasun eta berezitasunak, horiek gutxietsiz eta bigarren mailan jarriz.
Dirección, guión y realización: Eva Martínez Corcuera
Argazkia: Ignasi Pastori Martínez-Lamas
Musika: Sergi Pérez Berk
Produkzioa: Anna Marquès
.
____________________
Emanaldiaren laguntzailea:

EMANALDIAK
Iraupena
57'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak