MOMOTXORROAK KAOS BATEN ISTORIOA

Andra Mari dantza taldeak produzitutako dokumentala

Ohitura zaharrei zegokioenez, Altsasuko inauteria, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX. Mende hasieran egin zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak.
Dokumentalaren proiektu honetan, berreskurapenaren nondik norakoak jasoko dira eta prozesu hori nolakoa izango zen kontatuko dute berreskuratze prozesu horretan ibilitakoek, baita inauterietako pertsonaietaz eta hauen sinbologiaz arituko dira. Momotxorroak, ereintza, juantranpas…
1978an antzeztu zuen Andra Mari taldeak lehenengoz Altsasun eta horrek herritarren kontsientziak astindu zituen, zaharrenek beldurrez oroitzen zuten inauteri horiek, gazteenek berriz, hau berpizteko gogotan zeuden. Hainbat Altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta Euskal Herriko inauteri ospetsuenetariko bat bilakatu izan da.

OOH LA LA!

Alice eta François ezkontzear daude eta bi familiak biltzea erabaki dute. Egun horretarako, opari berezi bat prestatu dute gurasoentzat: DNA proba batzuk, arbasoen jatorria denek ezagutzeko aukera izan dezaten. Baina sorpresa amesgaizto bihurtuko da Bouvier-Sauvagetarrek, familia aristokratiko handi batek, eta Martintarrek, askoz xumeagoak, emaitzak ikusten dituztenean; izan ere, nolabait esateko..., zeharo ustekabekoak dira!

NINA

Nina decide volver al pueblo costero donde creció, con una escopeta en el bolso y un objetivo: vengarse de Pedro, un famoso escritor al que el pueblo rinde ahora homenaje. El reencuentro con su lugar de origen, con sus recuerdos del pasado y con Blas, un amigo de la infancia, le hará replantearse si la venganza es su única opción.

HASTA EL FIN DEL MUNDO

Vivienne Le Coudy emakume guztiz independentea da, Holger Olsen izeneko etorkin daniar batekin harremana hasiko du. Olsen San Frantziskon ezagutu ondoren, Viviennek bere etxera bidaiatuko du berarekin, Elk Flats herri lasaitik gertu, eta han elkarrekin bizitzen hasiko dira. Hala ere, Gerra Zibilak banandu egingo ditu. Vivienne bakarrik geratuko da, Alfred Jeffries rantxero boteretsuak eta Weston Jeffriesek bere seme bortitz eta basatiak kontrolatutako toki batean, Rudolph Schiller alkate ustelaren laguntza eta konplizitatearekin.

THE PALACE

Palace hotela XX. mendearen hasieran diseinatutako gaztelu aparta da eta Suitzako ibar elurtuan dago. Urtero mundu osoko apopilo dirudunak hartzen ditu, giro gotiko eta maitagarrien ipuin honetan. 2000. urtearen bezperan elkartu dira denak, gertakizun errepikaezinerako. Zerbitzari, atezain, sukaldari eta harreragile ugari dago han, beren behar arraroei erantzuteko. Hansolik, hoteleko zuzendari arduratsuak, 50 urte ditu, langileak ikuskatzen ditu apopiloak iritsi aurretik, eta milurteko berriaren egunsentia izan arren, munduaren amaiera ez dela izango azpimarratzen die. Baina, gerra da benetan gertatzear dagoena, hoteleko ostatu-hartzaileen gutizia eta xelebrekeriek eragindakoa.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad