Zuhaitz Gurrutxagaren lan berrirako sarrerak salgai: “Dokumentu de Identidad”

Futbolari ohia, aktorea eta umorista den Zuhaitz Gurrutxagak bere lanik pertsonalena aurkeztuko du Iortian: identitateari eta gizarteak ezartzen dizkigun etiketeei buruzko umorea, emozioa eta begirada kritikoa uztartzen dituen ikuskizuna.

Zuhaitz Gurrutxaga presenta en Iortia “Documento de Identidad”Zuhaitz Gurrutxagak Iortian aurkeztuko du “Dokumentu de Identidad”, barnera eta kanpora begiratzeko gonbita den ikuskizuna. Umorearen bidez, norberaren bizipenetatik eta esperientzietatik abiatuta, nortasunaren eta gizon izatearen inguruko gogoeta partekatzera gonbidatzen gaitu.

Bere ibilbide pertsonaletik —futbol profesionaletik eszenatokietara— abiatuta, Zuhaitzek bizitza eta identitatearen bilaketa kontatzen ditu zintzotasunez eta hurbiltasunez, barre eta emozioz betetako istorio batean.

📅 Hitzordua urtarrilaren 2an izango dabi emanaldi izango dira:

  • 🕖 19:00etan – gaztelaniaz
  • 🕙 21:00etan – euskaraz

🎟️ Sarrerak salgai 👉 https://goo.su/UC0Du8

Umorea, emozioa eta hausnarketa partekatzeko aukera, euskal panorama eszenikoko artista berezienetako batekin batera.

JOSEBA SARRIONANDIA Hitzen libertatea

Guaixe Fundazioak 30.urte bete ditu eta ospatzeko, Joseba Sarrionaindia Altsasura gonbidatu du.

Joseba Sarrionandia ibilbide luze-luzeko idazle ezagun eta oparoa da.
Hasmentan poesia eta ipuingintza landu bazituen ere, denboraren poderioz itzulpengintza, eleberrigintza eta entsegugintzari heldu die, obra eskerga eta zoragarria ostatuan duelarik.
Iortian eskainiko duen solasaldian literaturaren inguruko hainbat jakingarri eta kontu bitxi ekarriko ditu hizpidera, Izaskun Etxeberriaren eskutik.

Bukatutakoan, otamena izango da. Zatoz gurekin ospatzera!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad