Berriak
MOMOTXORROAK KAOS BATEN ISTORIOA
Andra Mari dantza taldeak produzitutako dokumentala
Ohitura zaharrei zegokioenez, Altsasuko inauteria, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX. Mende hasieran egin zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak.
Dokumentalaren proiektu honetan, berreskurapenaren nondik norakoak jasoko dira eta prozesu hori nolakoa izango zen kontatuko dute berreskuratze prozesu horretan ibilitakoek, baita inauterietako pertsonaietaz eta hauen sinbologiaz arituko dira. Momotxorroak, ereintza, juantranpas…
1978an antzeztu zuen Andra Mari taldeak lehenengoz Altsasun eta horrek herritarren kontsientziak astindu zituen, zaharrenek beldurrez oroitzen zuten inauteri horiek, gazteenek berriz, hau berpizteko gogotan zeuden. Hainbat Altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta Euskal Herriko inauteri ospetsuenetariko bat bilakatu izan da.