Azaroaren 5ean,17:00etan , Alzheimerraren eta bestelako dementzien inguruko zinema-forum saio berezi bat egingo da. Jarduera hau Nafarroako Alzheimerdunen Senideen Elkarteak (AFAN) antolatu du, eta sarrera librea izango da.
Zer ikusiko dugu?
“Paris 70” izeneko film laburra proiektatuko da, Alzheimerra duten pertsonen eta zaintzaile familien egunerokotasuna modu hunkigarri eta errealistan erakusten duena. AFAN elkartearen hitzetan, “Alzheimerra duten pertsonentzat omenaldi hunkigarria eta zaintzaileei egindako aitortza bat da”.
Proiekzioaren ondorengo solasaldia
Filma ikusi ondoren, solasaldi ireki bat egingo da, ondorengo profesionalen gidaritzapean:
- Idoia Lorea, AFANeko psikologoa
- Laura Moreno, C.J.F. Arreguiko neuropsikologoa
Solasaldi honetan gaixotasunaren inguruko hausnarketa, esperientzien partekatzea eta elkartasun gunea sustatuko dira.

EMANALDIAK
Iraupena
90'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak