đ€ âKANTARIâ Iortian izango da azaroaren 21ean
đ€ âKANTARIâ Iortian izango da azaroaren 21ean
Azaroaren 21ean, musikak, dantzak eta euskarak beteko dute Iortia. âKANTARIâ , gaztetxoen artean euskaraz kantatzea eta harremanak sortzea helburu duen proiektu arrakastatsua da eta lehen aldiz Nafarroara iritsiko da.
Altsasuko Udala eta Guaixe Fundazioa elkarlanean ari dira egitasmo hau ekartzen, eta Iñigo Aritza, Korazonistak eta Zelandi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte. Helburua argia da: euskaraz ondo pasatzea, elkarrekin ikasi eta sortzea, eta haur eta gaztetxoek eszenatokiaren protagonista izatea.
Kantarik euskarazko harremanak sendotu, euskal kultura sustatu (kantu eta dantzen bidez) eta eskola eta familien arteko lankidetza indartu nahi ditu, euskara elkargune eta jai bihurtuz.
đ Ya se pueden retirar las invitaciones (mĂĄximo 4 por persona) en la taquilla de Iortia o en la web.
Familian gozatzeko, parte-hartzaileak animatzeko eta euskararen bizitasuna ospatzeko aukera paregabea izango da.
Galduko duzu?
