SORIONEKU! EUSKAL ESKULTURA 2.100 URTE

Zabaldu:

Berrogeita hamar eskultore baino gehiagok omenaldi bat egin diote Irulegiko eskuari.

50 eskultorek parte hartu dute "Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte" erakusketa-egitasmoan. Erakusketa otsailaren 20tik martxoaren 20ra ikusgai egonen da Altsasun.

Erakusketaren jabetza: Eskuahaldunak, Euskal Herriko Eskultoreen Elkartea.

Erakusketa adin guztietako jendearentzat egokia da.

Inaugurazioa: Otsailak 23, 18:00etan.

Tailerra: Otsailak 27, 18:30ean.


HAURRENTZAKO TAILERRA
Juanjo Abaurrea eta Luisa Aldaburu artisten eskutik

Data: otsailaren 27an arratsaldeko 18:30ean
Iraupena:
18:30 – 20:00
Izen-ematea: Iortia Kultur Guneko harreran.

Eskulan saio polita eskainiko dute Juanjo Abuarrea eta Luisa Aldaburu artistek. Berez gogortzen de masila erabiliz, haurrek, ESKUAK sortuko dituzte; horretarako moldeak izango dira lana errazteko. Pirograbatzaileekin egurretan marraztu eta idazteko aukera ere izanen dute. Silikona berozko pistolekin eskuak eraikiko dituzte eta ondoren margotu spray bat erebiliz. Tailerrean egindako lanak etxerra eraman ahalko dituzte.
Olerki bat ere irakurriko da tailer hasieran.
Eta amaitzeko, erakusgai dauden eskulturen gaineko azalpenak emango zaizkie, haurrekin jostatuz.

EMANALDIAK

    Begiratu

      Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
      Privacidad