BOLANTE BATEN HISTORIA / HISTORIA DE UN VOLANTE

Una desaparición forzada no acaba solamente con la vida de la persona desaparecida sino que genera, como las ondas de una piedra arrojada al agua, una enorme cicatriz emocional en las familias y en la sociedad. A principios de los 80 es hecho desaparecer José Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, miembro de los Comandos Autónomos Anticapitalistas. Entre comunicados cruzados, reivindicaciones varias e indiferencia judicial su familia intentó dar una respuesta a la desaparición. Tras más de cuarenta años, es Eneko quien ha cogido el testigo de la búsqueda de su hermano para cerrar la herida que lleva tantos años abierta.

PRISCILLA

Priscilla Beaulieu nerabeak Elvis Presley ezagutuko du festa batean. Elvis rock-and-rollaren superizarra da jada, baina une pribatuetan espero ez duen pertsona bilakatuko da: amodio zirraragarria, bakardadean aliatua, lagun zaurgarri onena. Priscilla Beaulieu Presleyk 1985ean argitaratutako 'Elvis and Me' memorietan oinarrituta dago. Memoriek Elvisen eta Priscillaren ezkongai-aldi luzea eta ezkondu ondorengo garai zurrunbilotsuak kontatzen dituzte, Alemaniako base militar batean bizi zirenetik Gracelandeko bere ametsezko etxera joan ziren artekoak, hain zuzen ere.

LA TIERRA PROMETIDA

1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretuak daniar paramo gogor eta babesgabeak konkistatzera ekingo dio, printzipioz ezinezkoa den helburu batekin: kolonia bat sortzea erregearen izenean. Trukean, benetako izen bat jasoko du, kosta ahala kosta lortu nahi zuena. Hala ere, inguruko agintari bakarrak, Schinkelen Frederik gupidagabeak, harrokeriaz uste du lur hori berea dela. Schinkel ohartzean bere neskame Ann Barbarak eta bere senar zerbitzariak ihes egin dutela Kahlenekin, agintari pribilegiatu eta gorrotagarriak mendeku hartuko duela zin egingo eta kapitaina uxatzeko bere esku dagoen guztia egingo duela aginduko du. Baina Kahlen ez da kikilduko, eta borroka desorekatua hasiko du, non bere bizitza ez ezik, bere inguruan sortu den pertsona baztertuen familia ere arriskuan jarriko duen.

FELICES 50

Lagun talde bat bandako kide den Yvesen berrogeita hamargarren urtebetetzea Grezian ospatzeko prestaketan ari da. Baina hegaldia bertan behera geratuko da eta, Yvesen aholkuei jarraituz, planak aldatuko dituzte Bretainiako Finistère-ra bidaiatuz. Bertan, Yvesen familiak etxea du eta bertara joanen dira Yvesek irudikatutako plan zoragarriari jarraituz: antzinako harrizko etxeak, paramos liluragarriak, hondar fineko hondartzak... Bretainian denetik dago, zoragarria da, baina dena euripean.

CUALQUIERA MENOS TÚ

Bea eta Ben bikote perfektua dirudite, baina lehen hitzordu zoragarri baten ondoren, zerbait gertatuko da elkarrenganako erakarpena hoztuko duena, Australian, ezkontza batean, ustekabean topo egiten duten arte. Elkar ikustera beharturik daude, eta nahiz eta elkar gorrotatu, bikote baten itxurak egitea erabakitzen dute, bion onurarako.

PATRICK: Heroi txikiak. Balentria handiak.

Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat da, eta halako batean, atoi batean ezkutatuko da bere bizitzako bidaia egiteko. Marty izeneko beldarra —bere lagunik onena da— eta Jennifer, altuerari beldur dion tximeleta, izango ditu bidelagun, eta bidaian, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, beldurrik handienari aurre egin beharko dio: bere berezitasuna onartu beharko du, zorigaitzaren gainetik gailentzeko. Eta hori egin beharko du klima-patroi, gizaki eta mendekua bilatu nahi duten hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.

BURUNDAR TXISTULARIAK «Lau urte eta gero hau!»

2020ko martxoaren 14an, hain zuzen, pandemiaren hasierak utzi zigun Burundar Txistulari, Flores ahizpek eta lagunek emandako kontzerturik gabe… Aurten mendekua hartuko dugu beren ohiko egungo txistuan ardazturiko emanaldi batean: duela lau urte ezin zituzten jo pieza batzuk -flamenkoaren hurbilketa bat lehen mailako tocaor baten eskutik, besteak beste- hasita iaz beren partehartze handiz sorturiko Ziordiko zortzikora arte. Hori guztia eta, beren emanaldietan gertatzen den bezala, azken momentuko sorpresaren bat ere. Lau urte eta gero hau!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad