Blondi eta Mirko lagun minak dira. Elkarrekin bizitzea gustatzen zaie, musika bera entzuten dute, film berak kusi, marihuana erretzea gustatzen zaie, errezitaldietara joatea, lagun berberak dituzte, dena da perfektua beren artean, baina ia adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da.
ZINEFORUMA
MENDIAN HIL, HIRIAN HIL
Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.
“Hildakoen senitartekoen testigantzak, gertatutakoaren onarpena, bizitza oroitzapen lasaiarekin berreskuratzeko itxaropena, atsegina…” da Iñaki Peñaren helburua. “Esan nahi izan dut hildako pertsona mingarri baten ondoren beti izan daitekeela sufrimendurik gabe hildakoa gogoratzeko itxaropena. Eta horretarako, mendian hil diren hainbat pertsonaren historia kontatu dut”. Horien artean, Beñat Arrue, 22 urtekoa, Pumorin hil zen 2001ean.
Dokumentala emozioetatik igarotzen da, morbotik ihesi. “Dagoeneko gure artean ez dauden pertsona horien senideak kameraren aurrean biluzten dira, eta maite zuten pertsonaren desagerpena nola bizi izan duten eta nola berregin dituzten kontatzen digute” dio Iñaki Peñak.
LA CASA
Aita hil ondoren, hiru anai-arreba elkartzen dira haurtzaroko udak igaro zituzten familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabaki behar dute, eta hori uste baino zailagoa izango da. Pelikula Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago. Eleberriak Eisner Saria irabazi zuen 2020an.
RADICAL
Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko mugako hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Bere ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat frogatzen du, eta baliteke haien distira ere.
MI CAMINO INTERIOR
Pierre idazle ospetsua da, muturreko esperientziak eta bakarrik bidaiatzea ditu gustuko. Dena bere erara egin du beti, komeni zitzaionean eta nahi zuenarekin, baina murrizketek bere askatasuna mehatxatzen zuten bakoitzean, hobekien egiten dakiena egiten zuen: ihes egitea. Mozkortuta zegoen arratsalde batean, eraikin baten fatxadan gora igo eta zenbait solairutatik behera eroriko da. Istripuak koma sakonean utziko du. Bertatik irteten denean, Pierre ia ezin da zutik egon. Eta guztien aholkuen kontra, Frantzian bakarrik ibiltzea erabakiko du, Proventzatik Mont Saint Micheleraino, Frantziako eskualde latz, anker eta ederrenetako ahaztutako bidezidorretan zehar. Benetako gertaeretan oinarritua.
VINCENT DEBE MORIR
Vincent bere inguruko jendearen erasoak jasotzen hasi da, inolako arrazoirik gabe. Bere bizitza txepela iraultzen hasiko da, errealitatearen gaineko kontrola galdu du eta indarkeria areagotu egingo da, ihes egitea sahiestezina egingo zaion artea. Ihes egin bai, baina nora?
HOTEL ROYAL
Hanna eta Liv, bi lagun estatubatuar, motxilero gisa ari dira bidaiatzen Australian. Dirurik gabe geratu ondoren, Livek, abentura baten bila, The Royal Hotel izeneko pub batean (outbackeko meatze-herri urrun batean) aldi baterako zerbitzari-lan bat onartzeko konbentzituko du Hanna. Tabernako jabe Billyk eta hango pertsona talde batek Australiako alkoholaren kulturari buruzko sarrera zoro bat eskainiko diete, baina egoera kezkagarri batean harrapatuko dituzte laster Hanna eta Liv eta berehala galduko dute kontrola.
LOS PEQUEÑOS AMORES
Teresak oporretako planak aldatuko ditu istripu txiki bat izan duen amari laguntzeko. Ama-alabek uda itogarria igaroko dute elkarrekin, eta ez dira ados jarriko, ezta gauzarik hutsalenetan ere. Hala ere, derrigorrezko elkarbizitzak uste baino gauza gehiago mugituko du, eta udako gauetan Teresak une adierazgarriak biziko ditu bere amaren ondoan.
TÓTEM
Sol, zazpi urteko neskato bat, aitarentzat prestaren ari diren ezusteko festa batean laguntzen ari da aitonaren etxean. Egunak aurrera egin ahala, giro arraro eta kaotikoa nagusituko da apurka-apurka, eta familia lotuta mantentzen zuten zimenduak hautsiz joango dira. Solek ulertuko du bere mundua aldaketa handi bat izatear dagoela, bizitza ospatzeko misterioari bidea irekiko dion aldaketa handi bat.