Hanna eta Liv, bi lagun estatubatuar, motxilero gisa ari dira bidaiatzen Australian. Dirurik gabe geratu ondoren, Livek, abentura baten bila, The Royal Hotel izeneko pub batean (outbackeko meatze-herri urrun batean) aldi baterako zerbitzari-lan bat onartzeko konbentzituko du Hanna. Tabernako jabe Billyk eta hango pertsona talde batek Australiako alkoholaren kulturari buruzko sarrera zoro bat eskainiko diete, baina egoera kezkagarri batean harrapatuko dituzte laster Hanna eta Liv eta berehala galduko dute kontrola.
FITXA ARTISTIKOA
Julia Garner, Jessica Henwick, Herbert Nordrum, Dylan River, Ursula Yovich, Alex Malone, Hugo Weaving, James Frecheville, Nic Darrigo, Adam Morgan, Toby Wallace
SARIAK
2023: Donostiako Zinemaldia: «Beste begirada bat» TVE saria. 2 izendapen
EMANALDIAK
Iraupena
91'
Adin gomendatua:
+ 12 urte