ZINEFORUMA

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL

ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK
Zabaldu:

Oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala

Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.
“Hildakoen senitartekoen testigantzak, gertatutakoaren onarpena, bizitza oroitzapen lasaiarekin berreskuratzeko itxaropena, atsegina…” da Iñaki Peñaren helburua. “Esan nahi izan dut hildako pertsona mingarri baten ondoren beti izan daitekeela sufrimendurik gabe hildakoa gogoratzeko itxaropena. Eta horretarako, mendian hil diren hainbat pertsonaren historia kontatu dut”. Horien artean, Beñat Arrue, 22 urtekoa, Pumorin hil zen 2001ean.
Dokumentala emozioetatik igarotzen da, morbotik ihesi. “Dagoeneko gure artean ez dauden pertsona horien senideak kameraren aurrean biluzten dira, eta maite zuten pertsonaren desagerpena nola bizi izan duten eta nola berregin dituzten kontatzen digute” dio Iñaki Peñak.

Dokumentalaren ondoren solasaldia Iñaki Peña Bandres egilearekin

EMANALDIAK

    Duración:

    58'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad