Pierre idazle ospetsua da, muturreko esperientziak eta bakarrik bidaiatzea ditu gustuko. Dena bere erara egin du beti, komeni zitzaionean eta nahi zuenarekin, baina murrizketek bere askatasuna mehatxatzen zuten bakoitzean, hobekien egiten dakiena egiten zuen: ihes egitea. Mozkortuta zegoen arratsalde batean, eraikin baten fatxadan gora igo eta zenbait solairutatik behera eroriko da. Istripuak koma sakonean utziko du. Bertatik irteten denean, Pierre ia ezin da zutik egon. Eta guztien aholkuen kontra, Frantzian bakarrik ibiltzea erabakiko du, Proventzatik Mont Saint Micheleraino, Frantziako eskualde latz, anker eta ederrenetako ahaztutako bidezidorretan zehar. Benetako gertaeretan oinarritua.
FITXA ARTISTIKOA
Jean Dujardin, Joséphine Japy, Izïa Higelin, Anny Duperey, Dylan Robert, Jonathan Zaccaï, Olivier Charasson, Lou Chauvain
EMANALDIAK
Iraupena
95'
Adin gomendatua:
+ 7 urte