Blondi eta Mirko lagun minak dira. Elkarrekin bizitzea gustatzen zaie, musika bera entzuten dute, film berak kusi, marihuana erretzea gustatzen zaie, errezitaldietara joatea, lagun berberak dituzte, dena da perfektua beren artean, baina ia adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da.
Dolores Fonzi. Buenos Aires, 1978. Aktore gisa Carlos Gandolforekin trebatu zen eta 17 urte zituenetik zineman, telebistan eta antzerkian lan egin du. Aktore gisa egindako lanen artean, El fondo del mar (2003) edo Truman (2015) nabarmentzen dira. Blondi gidoilari eta zuzendari gisa egin duen lehen lana izan da.
EMANALDIAK
Iraupena
88'
Adin gomendatua:
+ 12 urte