HAIZE BERRIAK BANDA ETA GARIKOITZ MENDIZABAL

Datorren azaroaren 2an, Haize Berriak bandak eta Garikoitz Mendizabal txistulari ezagunak indarrak batuko dituzte Iortiara bertaratzen den publikoari kontzertu paregabea eskaintzeko eta txistua izango da protagonista nagusia. Horretarako, txistua interpretatzeko modu ezberdin bat jorratzen duen errepertorioa aukeratu dute, interpreteak berak bere ibilbidean zehar enkargatu dituen lanekin osatua. Euskal Herriko folklorearen instrumentu tradizional hau entzutera ohituta ez gauden musika mundu berriak erakutsiko dizkigute.

Sarrerak: 5€ / 3€ (Bandako kideak, salmenta txarteldegian)

TASIO

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz.

Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko da eta egileak bertan izango dira lana aurkezteko.

Filmak Tasio gaztearen bizitza kontatzen du. Urbasa mendilerroaren oinean dagoen herri txiki batekoa da Tasio. Zortzi urterekin, familiaren beharrengatik, mendian hasi zen lanean. Hamalau urterekin, tradizioari jarraituz, ikazkin egin zen, eta garai hartan, herriko dantzaldian, Paulina ezagutu zuen, urte batzuk geroago bere bizitzako emakume eta bere alaba Elisaren ama bihurtuko zena.

PARRANDA “LOS PAPEROS” & TRASTEANDO

TRASTEANDO musika-taldeak atsegin handiz aurkezten dizue Kanaria HandikoVallesecoko “Parranda LOS PAPEROS” Kultur Elkartea.
1991n sortu zen, Manuel Falconen eskutik, eta 2017an ibilbide musikal berri bati ekin zion, RAUL Falconen musika zuzendaritzapean. “Los Paperos” Parrandak 25 kideko abesbatza eta instrumentu-taldea aurkezten du, Kanarietako eta Latinoamerikako folklore-estiloak lantzen dituena.
Besteak beste, Takoko (Tenerife) Floklore Jaialdi Nazionalean eta Lanzaroteko Nanino Diazen Memorialean parte hartu du, eta Kanarietako Bodega de Julian, Tenderete, Noches de Tariasen eta beste hainbat telebista programatan ere parte hartu du.
Hainbat grabazio diskografiko ditu eta musika parrandazalea, atsegina eta dibertigarria eskaintzen saiatzen da beti.

BERRIA esperientziak: ESANEZIN

BERRIAREN ALDEKO KONTZERTUA
Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin.
Este año, los/as Berrialagunak de Sakana, la Mancomunidad de Sakana y el Ayuntamiento de Altsasu te animan a disfrutar de la música de ESANEZIN. Ianire Aranzabe, Arri Iraeta, Iñigo Asensio e Imanol Rubio subirán al escenario para compartir su forma de mirar y entender a nuestro entorno.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad