TRASTEANDO musika-taldeak atsegin handiz aurkezten dizue Kanaria HandikoVallesecoko “Parranda LOS PAPEROS” Kultur Elkartea.
1991n sortu zen, Manuel Falconen eskutik, eta 2017an ibilbide musikal berri bati ekin zion, RAUL Falconen musika zuzendaritzapean. “Los Paperos” Parrandak 25 kideko abesbatza eta instrumentu-taldea aurkezten du, Kanarietako eta Latinoamerikako folklore-estiloak lantzen dituena.
Besteak beste, Takoko (Tenerife) Floklore Jaialdi Nazionalean eta Lanzaroteko Nanino Diazen Memorialean parte hartu du, eta Kanarietako Bodega de Julian, Tenderete, Noches de Tariasen eta beste hainbat telebista programatan ere parte hartu du.
Hainbat grabazio diskografiko ditu eta musika parrandazalea, atsegina eta dibertigarria eskaintzen saiatzen da beti.

EMANALDIAK
Iraupena
120'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak