ZINEFORUMA

TASIO

Zabaldu:

Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko da eta egileak bertan izango dira lana aurkezteko.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa, gaztelaniaz.

Filmak Tasio gaztearen bizitza kontatzen du. Urbasa mendilerroaren oinean dagoen herri txiki batekoa da Tasio. Zortzi urterekin, familiaren beharrengatik, mendian hasi zen lanean. Hamalau urterekin, tradizioari jarraituz, ikazkin egin zen, eta garai hartan, herriko dantzaldian, Paulina ezagutu zuen, urte batzuk geroago bere bizitzako emakume eta bere alaba Elisaren ama bihurtuko zena.

1984an, Tasiok txundituta utzi zuen kritika urte hartako Donostiako Zinemaldian. Montxo Armendarizen lehen luzemetraiak Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen eta kritika bikainak jaso zituen egunkari guztietan. Elias Querejeta ekoizlearen eskutik, zinema zuzendari nafarrak Lizarraldeko ikazkin xume baten historia fikziora eramatea lortu zuen.

Saio hau Nafarroako Filmategiak filmaren estreinaldiaren 40. urteurrena dela-eta antolatu duen atzera begirakoaren barruan kokatzen da. Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean aurkeztutako saioak aurkezpen berezia izango du, eta bertan Euskadiko Filmategiak zaharberritutako eta Boloniako L 'Immagine Ritrovata laborategietan egindako kopia proiektatuko da.

EMANALDIAK

    Iraupena

    95'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad