Guk oroitzapenak margotzen ditugu!!!!
Horrela deskribatzen du Yolandak oso hitz gutxitan bere tailerrean egiten den lana:
«BERRITZEA, BIRZIKLATZEA, ZAHARBERRITZEA... dekoratzen, birdiseinatzen, margotzen… jarraitzeko aukerak dira. Pieza bakoitzari beste aukera bat eman eta pertsonalizatzeko aukera ematen duena».
«Tailerrean denbora gelditzea lortzen dugu, gure barruarekin konektatzen dugu eta, horrela, sormena eta autoestimua estimulatzen ditugu, lan bakoitzaren eboluzioa ikusiz eta gugan sinetsiz.»
Iortia Kultur Guneak urriaren 13ra arte erakusketa zoragarri hau hartuko du.
.
