MÚSICA DE GRANDES COMPOSITORES – HAIZE BERRIAK

Datorren larunbatean, urriaren 28an (19:30ean), Sakanako Haize Berriak Bandak kontzertua eskainiko du, eta protagonistak bandarako musika-konpositore handiak izango dira. Bandak ohi ez bezalako proposamena eskainiko die entzuleei, musika-talde honetarako musikagile garrantzitsuenen obra ikonikoekin, hala nola Haango Jacob, Alfred Reed eta Bert Appermont. Herrialde ezezagunetara bidaiatuko dugu, istorio fantastiko eta harrigarriak biziko ditugu, eta aipatu musika-erreferenteek idatzitako musikaren kalitateaz gozatuko dugu. Prezioa: Bazkide 5€, ez bazkide 6€.

Prezioa: Bazkide 5€, ez bazkide 6€.

URAK ASKE

Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko da eta egileak bertan izango dira lana aurkezteko.

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.
Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien —edo handien— araberakoa izango da etorkizun hori.

 

 

CERRAR LOS OJOS

Espainiako aktore ospetsu bat, Julio Arenas, desagertu egingo da pelikula bat filmatzen ari dela. Haren gorpua inoiz aurkituko ez duten arren, poliziak ondorioztatuko du itsasertzean istripu bat izan duela. Hortik urte askotara, misterio hori denen ahotan ibiliko da, aktorea gogora ekarri nahi duen telebista-saio baten ondorioz. Izan ere, programan aktoreak parte hartutako azken eszenak aterako dituzte, Miguel Garay zuzendariaren lagun minak filmatu zituenak, hain zuzen.

JEANNE DU BARRY

Jeannek, kultura- eta plazer-gose den langile klaseko neska gazteak, bere adimena eta erakargarritasuna erabiltzen ditu eskala sozialeko mailak banan-banan igotzeko. Luis XV.a erregearen gogokoena bihurtuko da. Erregeak bizitzeko gogoa berreskuratuko du hari esker. Zeharo maiteminduko dira. Apaintasun-baldintza eta protokolo guztien kontra, Jeanne Versaillesera joango da, eta horrek eskandalizatu egingo du gortea...

OPPENHEIMER

Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer fisikari estatubatuar bikaina bere herriarentzat bonba atomikoa egiteko saiakuntza nuklearren buru da, Manhattan proiektuaren barnean. Bonbaren botere suntsitzaileaz konturatuta, Oppenheimerrek zalantzan jarriko ditu bere asmakizunaren ondorio moralak. Ordutik aurrera eta bizitza osoan, sutsuki borrokatuko da arma nuklearren aurka.

GOLPE DE SUERTE

Fanny y Jean parecen el matrimonio ideal: ambos tienen éxito profesional, viven en un magnífico apartamento en un exclusivo barrio de París y parecen estar tan enamorados como el primer día. Pero cuando Fanny se topa accidentalmente con Alain, un ex compañero de instituto, se queda sorprendida. Pronto se vuelven a ver y se acercan cada vez más…

BARBIE

Barbie (Margot Robbie) lleva una vida ideal en Barbieland, allí todo es perfecto, con chupi fiestas llenas de música y color, y todos los días son el mejor día. Claro que Barbie se hace algunas preguntas, cuestiones bastante incómodas que no encajan con el mundo idílico en el que ella y las demás Barbies viven. Cuando Barbie se dé cuenta de que es capaz de apoyar los talones en el suelo, y tener los pies planos, decidirá calzarse unos zapatos sin tacones y viajar hasta el mundo real.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad