60ko hamarkada, Atacamako basamortua, Txile. Maria Magnolia egoera zailean bizi arren, bere alabari, Maria Margaritari, artearekiko grina transmititzen saiatuko da. Maria Margarita herriko istorioen kontalari bihurtuko da, bertako biztanle gehienek ezin baitute zinema-sarrerarik ordaindu.
Programazioa
O CORNO
Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.
EL LEGADO
Joseph Sheridan Le Fanu-ren "El tío Silas" misteriozko eleberri klasikoan oinarritua dago. Irlanda basatiko lursail zabal eta urrun baten sakonean bizi da Maud neska gaztea. Aitaren bat-bateko heriotzak bere ondasun guztien oinordeko bilakatu du. Osaba Silas, hilketaren susmagarria, Mauden fideikomiso izango da neskak 21 urte bete arte. Otsoak inguratzen hasi dira... eta Silas harrapari talde baten titiriteroa da. Denak beren haragi zatia lortzeko prest daude.
VIDAS PASADAS
Noraren familiak Kanadara emigratzen du Norak 10 urte dituenean. Horrela, haurtzaroko lagun min batekin harremana galduko du. Handik urte askotara, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari dela, berarekin elkartuko da, online bidez.
MI OTRO JON
Merchek (Carmen Maura) berri txarra jasoko du: osasun arazoak medio, bizitzeko denbora gutxi geratzen zaio. Horren aurrean, bere hiru lagun onenen (Marisol Ayuso, María José Alfonso eta María Luisa Merlo) ezinezko ametsak betetzea izango da bere azken nahia. Eta, ondoren, berea ere bere desio propioa ere bete nahiko du: itsasoa azken aldiz ikustea, La Palma uhartean. Osasun egoera delikatuak bidaiatzea eragozten dio, baina zientzialari bikain batek (Aitana Sánchez-Gijón) irtenbide bat eskainiko dio: Mercheren arima hil berri baten gorputzean sartuko du hiru egunez, horrela bere ametsa bete dezan. Gorpua Jon (Fernando Albizu) euskal kamioilari handikotearena da. Horrela, Merchek azken egunak bere alabarekin (Olivia Molina) "gozatuko" ditu Kanariar uhartean.
SONIDO DE LA LIBERTAD
Tim Ballard Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du filmak. Ballardek lana utzi zuen ehunka haurren bizitzak salbatzen saiatzeko. Horretarako, Latinoamerikako pertsonen trafikoaren azpimunduan murgildu zen.
CHINAS
Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egiten dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen. Lucia, etorkinen bigarren belaunaldia da. Erabat espainiar sentitzen da, eta ikastetxeko gainerako lagunekin integratzea baino ez du buruan. Guraso "normalak" izatea gustatuko litzaioke, gainerako lagunek bezala, baina beretarrek etengabe lotsatzen dute, ez baitute gaztelaniaz hitz egiten, 14 ordu baino gehiago ematen dituzte bazarrean, eta ez diote urtebetetzea Burger Kingean ospatzen ere uzten. Beste neskatoa Xiang da. Adoptatua da eta, bere aurpegiarekin, gurasoen alaba ez dela salatzen du. Xiangek bere familia biologikoaz galdetzen dio bere buruari; ez da txinatar sentitzen eta ez du bere burua onartzen gainerako haurren aurrean. Bi neskak gurutzatu egingo dira, banandu, eta, azkenean, hil ala bizikoak izango dira bata bestearentzat, beren nortasuna bilatzeko.
GRAN HOTEL NAZARENO (Txuspo Poyo)
Balea baten hezurdura —Nazareno ikastetxeko kabineteko pieza esanguratsuenetako bat— daraman furgoi bat martxan jartzen da, ikastetxeko eraikina luxuzko hotel bat egiteko saldua izan ondoren. Furgoia Erromako leku enblematikoetatik igarotzen da eta horiek ere, ikastetxea bezala, lekualdatu eta esanahiz hustu dira, hiriko turismoak berak sortutako historia garbitzeko eragiketa espekulatibo batean.
Artebidek antolatutako ARTEAZOKA XXII erakusketaren baitan proiektatuko da dokumentala. Urriaren 27ko emanaldian, Txuspo Poyok, dokumentalaren zuzendariak, bere lana aurkeztuko digu.