Carlos eta Paco anaiak (Carlos Areces eta Jordi Sánchez) oso desberdinak dira, amaren eraikin bat oinordetzan hartzeko anbizioak baino ez ditu batzen. Eraikin horretan jarri dute biek beren egoera ekonomikoa hobetzeko itxaropen osoa.
Programazioa
DORAEMON: NOBITAREN DINOSAURO BERRIA (Euskera)
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro-arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzulti eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.
TERESA
Teresak pazientzia handiz itxaroten du Inkisidorearen etorrera epaitua izateko. Bere bisitaren eta hitzen araberakoa izango da bere etorkizuna: askatasuna, kartzela edo sua. Juan Mayorgaren "La lengua en pedazos" antzezlanaren egokitzapena da filma, eta Santa Teresa Jesusenaren bizitzan dago oinarritua. Santa Teresa Jesusena Santa Teresa Avilakoa izenaz ere ezaguna da.
NAFAR-HAZIAK
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara bidaiatzen du Nafarroako kultura zabaltzeko. Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau zentroetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak ematen dituzte, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ere. Bidaia honek argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzen ditu, esperientziak partekatzen dituzte, ikasten dute eta batez ere dantzatzen dira. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuten dio.
ZIRKU SOINUA! HAIZE BERRIAK BANDA
Felipe txikia zirku batean jaio da, baina ez du bere lekua aurkitzen. Hainbeste kolore eta alaitasunaren artean, ez da ama bezain ausarta sentitzen, piztien hezitzaile handia dena.
Tronboia du protagonista musika-istorio honek eta zirkuko bandako kideek lagunduko diote. Orkestra haize- eta perkusio-instrumentuek osatuko dute. Neska-mutilak, jaun-andreak… Zatozte eta gozatu!
ELKARTASUN KONTZERTUA «TRASTEANDO»
Hitzorduari hutsik egin gabe,Trasteando taldeak ohiko elkartasun kontzertua eskainiko digu. Hango, hemengo eta mundu guztiko abestiak entzuteko parada izango dugu. Zalantzarik gabe, sentimentuz, maitasunez eta oroitzapen beteta egongo dira Trasteando taldearen ahotik aterako diren kantak. Kontzertu honetan biltzen den diru guztia "Aita Barandiaran" egoitzari emango zaio. Ezin duzue galdu!!!!!
AMA-DAS
Idoia, Pili, Rosa eta Emma ezgaitasunen batekin bizi dira. Ahalduntze-tailer batera joango dira, eta bertan autoestimua eta bizitzari aurre egiteko tresnak landuko dituzte. Haien beldur, zalantza eta kezken atzean, ohartzen gara badela batzen dituen zerbait sakonagoa: indarkeria. Eta galdera bat beti euren buruan... maitatuak sentituko al dira inoiz?
ABENTURA ERRALDOIA (Euskera)
Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
UN AMOR
Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Nat-ek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek lagunduta, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere. Topaketa arraro eta ilun horretatik pasio obsesibo aseezin bat sortuko da. Nat erabat suntsituko du eta zer motatako emakumea den zalantza egitera bultzatuko du.