ANTZERKIA

HONDAMENDIA – Berria

AXUT! & ARTEDRAMA. Espectáculo a favor de BERRIA.
Zabaldu:

Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin

Aurten, Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatuta 'Hondamendia' antzezlanak, Harkaitz Canoren testuan oinarritua, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko drama ditu ardatz.

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: COVIDa heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak jartzen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alaba eta senarra galdu duen emakumea erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain daude oraindik, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean hondamendia deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia, eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak baino ez ditugu topatu. Eta bizitzaren zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Euskaraz.

Ekitaldia BERRIAk, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatu dute, elkarlanean.

SARRERAK salgai dituzue BERRIA DENDA atalean eta Iortia kulturguneko atarian. Zatozte urteroko Sakanako BERRIAlagunen ospakizun handira!

Sarreren dirua Berriarendako izanen da.

Sarreren prezioa

Berrialagunek aurretik 10 € (Berriaren bitartez)
Berrialagunek egunean bertan 12 € (Iortiako txarteldegian txartela erakutsiz)
Aurretik: 12 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)
Egunean bertan: 14 € (txarteldegian eta iortaikultura.com-en)

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Idazlea: Harkaitz Cano
Aktoreak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti
Bideoa: Maialen Belaustegi
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
Eszenografia: Fran Dussourd
Jantziak: Xabier Mujika
Argiztapen Diseinua: David Bernués (Acrónica)
Soinu Diseinua: Philippe Barandiaran
Teknika: Ieltxu Ostolaza
Teaserra: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu Grafikoa: Unai Bergara
Webgunea: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
Banaketa: irantzu Azpeitia

EMANALDIAK

    Iraupena

    85'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad