MI CAMINO INTERIOR

Pierre idazle ospetsua da, muturreko esperientziak eta bakarrik bidaiatzea ditu gustuko. Dena bere erara egin du beti, komeni zitzaionean eta nahi zuenarekin, baina murrizketek bere askatasuna mehatxatzen zuten bakoitzean, hobekien egiten dakiena egiten zuen: ihes egitea. Mozkortuta zegoen arratsalde batean, eraikin baten fatxadan gora igo eta zenbait solairutatik behera eroriko da. Istripuak koma sakonean utziko du. Bertatik irteten denean, Pierre ia ezin da zutik egon. Eta guztien aholkuen kontra, Frantzian bakarrik ibiltzea erabakiko du, Proventzatik Mont Saint Micheleraino, Frantziako eskualde latz, anker eta ederrenetako ahaztutako bidezidorretan zehar. Benetako gertaeretan oinarritua.

MATUSALEN

"Zahartzea saihestezina da, heltzea aukerakoa da" hori da "El Alber" -en maxima, 44 urterekin unibertsitatean bere aitarekin apustu bat egiteagatik matrikulatzen den raperoa. Ikasgai guztiak gainditzen ez baditu, "rap tontakeria hori" betiko utzi beharko du. Unibertsitatean, Alber Amaiarekin elkartuko da. Amaia irrati esataria eta irakaslea da, eta bere bizitzan oso garrantzitsua den zerbait falta zaiola ohartuko da: maitasuna. Berrogeitaka urteko rapero baten istorioa da, gurasoek haurtzat eta ikaskideek aguretzat hartzen dutena. Unibertsitatera bidali zuten alda zedin, eta berak eraldatu ditu gainerako guztiak. Matusalenen historia da.

POLÍTICAMENTE INCORRECTOS

Espainian krispazioa da nagusi, herritarrak erabat polarizatuta daude eta sare sozialak egunero sutan daude... NUEVA IZQUIERDA eta ESPAÑA LIBERAL alderdiak aurrez aurre izango dira datozen hauteskunde orokorretan. Laura, perroflauta progre bat eta Pablo, fatxalekodun pijoa, lohi politikoan iraultzeko prest daude beren buruzagien garaipena lortzeko. Baina politikan beti gertatzen den bezala, aurkariek hondarrera jotzen dutenean, ezer ez da espero bezala ateratzen. Aspaldiko gorrotoek, bete gabeko programek eta debekatutako maitasunek hauteskunde-makineria batean bidaiatuko dute ziztu bizian eta balaztarik gabe. Zer atera daiteke gaizki?

LA EXTORSIÓN

Un veterano piloto comercial se ve obligado a colaborar con los servicios de inteligencia de su país para evitar ser sancionado por una grave falta que cometió en el trabajo. Rápidamente se sumerge en un submundo de intrigas y extorsiones que pondrá en riesgo su vida, temiendo que deberá pagar un precio muy alto para escapar de él.

NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA

Nafarroako Kontzertu Sinfonikoen Zikloaren baitan, eta bere urteroko hitzorduari leial, aurten Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bisita egingo digu José Luis López Antónen zuzendaritzapean. Programa W.A. Mozart, G.P. Telemann eta L.V. Beethoven-en obrek osatzen dute, eta Carolina Úriz biola-jotzaile nafarrak parte hartuko du.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad