ÍCARO

"Batzuetan, gizon batek ahaztu egiten du gizon bat dela eta txori bat dela uste du..."
Jorge Guillenek, STRADeko buru denak, Ikarori zerura iristeko bidaian laguntzea proposatzen digu.
Sekulako kontzertua ikusiko dugu, non benetako neurriko bi planoko hegazkin bat eraikiko baita eszenatokian, rock erritmoan. Taldeak 300 kontzertu baino gehiago eman ditu sortu zenetik, eta, munduko agertoki eta jaialdi onenetan egon ondoren, kritika eta publikoa bereganatu ditu bere maisutasunari eta Yllana Konpainiaren eszenografia ikusgarriari esker.

URARGI

Haurtxoentzako antzerkia. Ikuskizuna ikusleentzako espazio eroso bat sortuz garatzen da, horrek miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko aukera ematen du.
Ikusleak eszenatokiaren gainean egongo dira, artistengandik oso gertu, lehen haurtzaroan ikusleek sentsibilitate eta intimitate berezia behar dutelako.
Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi-jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte, eta, soinu naturalen eta irudien bidez, haien ikusmen, ukimen eta entzumenarekin arakatu ahal izango dute, inoiz egin ez duten bezala.

MUCHOS AMIGOS NEGROS

Hemen ez gara arrazistak. Hemen «denok ditugu lagun beltz asko».
Ixteko zorian dagoen taberna arrunt batean, jabea eta bere laguna azkena hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dabilen migratzaile batek mugikorra kargatzen uzteko eskatzen die, Londresen dagoen alabari deitzeko.
Errealitateari lotutako komedia beltz bat, Garbi Losadak zuzendu eta Asier Hormazak, Ramon Ibarrak eta Asier Sotak protagonizatzen dutena.

R.E.M.

Trócola Circ-ek publiko guztientzako proposamen bat eraikitzen du, mugimenduaren bidez giza kezkak (huts egiteko beldurra, autoexijentzia eta ametsak) transmititzeko moduari buruz hitz egiten duena. La Trócola Circ-eko artistek azkenean dena ondo aterako delako segurtasuna transmititzen diote publikoari, sabaia ukitzen duen giza dorre bat ikustean sentitzen den bertigoa, bata bestearen gainean jarritako lau oheren inguruko pirueten ezegonkortasuna edo mugitzen ari diren somierren metalaren gainean azkartutako jauziak gorabehera.
Ausardiarako dei bat da, desio duguna lotzeko deia, edo gutxienez saiatzekoa.

UBUNTU. BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA

Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko, zatoz Eskubide guztiak pertsona guztientzat programaren baitan Iortian izanen dugun “BIZITZAK SALBATZEKO MUSIKA” Ubuntu ikuskizuna ikustera.

Sarrera librea; aforoa bete artea. Jaso zure gonbidapena Iortia Kultur Guneko txarteldegian edo iortiakultura.com webgunean.

HAIZE BERRIAK BANDA & ERKUDENGO AMA ABESBATZA

Oraingoan bai, gabonetako kontzertua izango da bai!!!!
Ez da erreza horrelako kontzertu bat eskeintzea, denek ezagutzen ditugulako gabonetan orokorrean abesten ditugun abestiak, baina horretarako bandak eta koroak egin duten elkarlana oso garrantzitsua izan da, taldean lan hau egitea askoz ere errezago delako. Baina gabonetan ere esparru musikal asko eman daitezke eta hori da gaur erakutsi nahi dena, oso ezagunak eta hain ezagunak ez diren abestiak erakutsi nahi dira, azken finean, denak GABONETAN jo eta abesten direlak

AI, HAU PENA NIK!

Herrietako hizkera berreskuratzea helburua duen filma pasa den azaroaren 16an mustu zen Etxarrin.

Filmaren helburua "herritako hizkera" berreskuratzea da, Etxarrikoa bereziki, kasu honetan, toka eta noka; emakumeek beraien artean nola egiten zuten, gizonak emakumeekin, baita gizonak haien artean ere... Noka, hitanoa, lokutiboa. Filma gerra osteko garaian girotuta dago, 1940. edo 1950. hamarkadatan, "

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad