SOLETE

Eguzkiak dena argitzen du. Baina distiratu behar bada, izan dadila dantzan!.
La Clák Solete aurkezten du, dantzari baten eta astro erregearen arteko bikote delikatua, non mugimenduak, musikak eta argiak beren hizkuntza hitz egiten duten.
Lehen haurtzarorako antzerki sentsoriala esploratzen urteak eman ondoren, bizitza eta egunerokoaren magia ospatzen dituen proposamen poetiko batekin itzuli da konpainia.
Dantza, erritmoa eta samurtasuna unibertso biribil batean elkartzen dira, non dena eguzkiaren inguruan biraka baitabil..
Esperientzia intimo, argitsu eta inguratzailea, elkarrekin mugitzearen, begiratzearen eta sentitzea-ren plazera deskubritzeko.

Teatro para la primera infancia | 6 meses – 4 años
30’ función + 10’ juego y exploración

AZKEN EGUZKILOREA

¿Te animas a seguir a Kattalin en una aventura llena de magia, risas y criaturas increíbles?
Kattalin baserritik herrira jaitsean bere lagunak desagertu direla ohartzen da. Mari jainkosari galdetzea erabaki eta basoan sartuko da azken Eguzkilorea aurkitzeko; Bertan Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak, Jentilak eta baita beldurgarria den Gaueko ezagutuko ditu.
Marionetak, maskarak, antzerkia eta umore asko nahasten dira abentura magiko eta dibertigarri honetan. Korrika a kultura.

NILU

Nilu familia osoarentzako diziplina anitzeko proposamena da, zirkuko arteak magiarekin, objektuen antzerkiarekin eta zuzeneko musikarekin uztartzen dituena. Istorioaren ardatza izaki maitagarri bat da, ura ondasun urria eta preziatua den mundu batean bizi dena. Narratiba bisual eta hunkigarri baten bidez, protagonistak erronkaz eta aurkikuntzaz betetako odisea bati ekiten dio. Bidaia horrek "eztarria lehortu eta bihotza busti" egiten du, publikoarengan kontzientzia-arrasto bat utziz.

ARRAINAK BIHOTZEAN

Martik ez daki beldurrak non bizi diren; hortaz, lasai bizi da kresal usaina duen kostaldeko herri batean. Aita marinela du eta luzaroan egoten da itsasoan. Portuan haren zain dagoen egun goibel batean, ekaitz handi batek ustekabean harrapatu eta itsasora jaurtiko du. Martik nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar eta, horretarako, beldurren eta arrainen hizkuntza ikasi beharko du.

MAGO SUN: HOUDINI, LA MAGIA DE LA TV

Disney Channel-ek emititzen duen “Houdini kluba” telesaioaren maguak HOUDINIREN MAGIA ikuskizuna aurkezten digu.
Bertan, igarkizunak, agerpenak, desagerpenak ez dira faltako eta nola ez, ur tanketik ihes egin beharreko saio zoragarria, ezinezkoarekin amets egiteko eta ilusioa berriz izan dezagun lortuko duena.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad