Programazioa
IRUÑEKO TOPAKETAK: ÖKOLOGIE
Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroak diziplina anitzeko proiektu berritzaile bat aurkeztu du, sorkuntza berriko musika abangoardista eta ikus-entzunezko teknologia eta teknologia eszeniko berriei lotutako esperimentazio akustikoa batzen dituena. Proposamenak ekologiaren zentzua adierazi nahi du, mezu bizi, etiko eta kontserbazionista gisa, estetikaren gorpuztasunetik eta diskurtso jasangarri eta ez-posibilista batean hausnartuz. Eta abiapuntua Ökologie da, ekologiaren neologismoa, Ernst Haeckel biologo eta naturalista alemaniarrak 1866an sortua.
MON PERE, LE DIABLE
Saio hau Nafarroako Filmategiak Afrikako filmografiari eskaintzen dion zikloaren barruan kokatzen da eta Beatriz Leal zikloaren komisarioak aurkeztuko du.
Marie Cissé sukaldari-burua da Frantziako hiri txiki bateko zahar-etxe batean.
Nahiko eroso dagoela dirudien arren, Mariek sekretu lotsagarri bat ezkutatzen du: neskato soldadua izan zen. Bere bizitza arazorik gabe garatzen da egoiliarrak zaintzen, Nadia (Jennifer Tchiakpe) bere lankide eta lagun onenarekin ateratzen, eta maitasun berri bat laztantzen. Aita Patrick (Souleymane Sy Savané) , apaiz afrikarrak , bere jaioterrian gertaera beldurgarri batengatik ezagutu izanak lasaitasun hori aztoratu egingo du. Egoiliarrek eta langileek maitatua izan ahala, Mariek erabaki behar du zein den bere iragan zurrunbilotsuren oroitzapen horri aurre egiteko modurik onena.
ROBOT DREAMS
Filmoteka Nafarroan programaren baitan proiektatuko da. Saioan filmaren ekoizleen taldeko kide batek aurkezpen berezia egingo du.
Dog Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean, robot bat egitea erabakiko du, bere laguna izan dadin. Beraien arteko adiskidetasuna etengabean haziko da, 80ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan, eta lagun banaezinak bihurtuko dira. Baina udako egun batean, Dogek Robot hondartzan utzi beharko du, pena handiz bada ere. Berriro elkartuko ote dira?