Saio hau Nafarroako Filmategiak Afrikako filmografiari eskaintzen dion zikloaren barruan kokatzen da eta Beatriz Leal zikloaren komisarioak aurkeztuko du.
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Marie Cissé sukaldari-burua da Frantziako hiri txiki bateko zahar-etxe batean. Nahiko eroso dagoela dirudien arren, Mariek sekretu lotsagarri bat ezkutatzen du: neskato soldadua izan zen. Bere bizitza arazorik gabe garatzen da egoiliarrak zaintzen, Nadia (Jennifer Tchiakpe) bere lankide eta lagun onenarekin ateratzen, eta maitasun berri bat laztantzen. Aita Patrick (Souleymane Sy Savané) , apaiz afrikarrak , bere jaioterrian gertaera beldurgarri batengatik ezagutu izanak lasaitasun hori aztoratu egingo du. Egoiliarrek eta langileek maitatua izan ahala, Mariek erabaki behar du zein den bere iragan zurrunbilotsuren oroitzapen horri aurre egiteko modurik onena.
Nazioarteko 24 sari irabazi ditu, tartean Publikoaren Saria TRIBECAn eta Mill Valley Film Festival-en, Pelikularik onena New Orleans FF-en, Indie Memphis FF, Heartland FF, American Black FF, Whashington DC IFF eta Aipamen Berezia Palm Springs IFF-en, Venecia IFF-en estreinatua.
EMANALDIAK
Iraupena
118'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak
