"Batzuetan, gizon batek ahaztu egiten du gizon bat dela eta txori bat dela uste du..."
Jorge Guillenek, STRADeko buru denak, Ikarori zerura iristeko bidaian laguntzea proposatzen digu.
Sekulako kontzertua ikusiko dugu, non benetako neurriko bi planoko hegazkin bat eraikiko baita eszenatokian, rock erritmoan. Taldeak 300 kontzertu baino gehiago eman ditu sortu zenetik, eta, munduko agertoki eta jaialdi onenetan egon ondoren, kritika eta publikoa bereganatu ditu bere maisutasunari eta Yllana Konpainiaren eszenografia ikusgarriari esker.
Programazioa
URARGI
Haurtxoentzako antzerkia. Ikuskizuna ikusleentzako espazio eroso bat sortuz garatzen da, horrek miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko aukera ematen du.
Ikusleak eszenatokiaren gainean egongo dira, artistengandik oso gertu, lehen haurtzaroan ikusleek sentsibilitate eta intimitate berezia behar dutelako.
Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi-jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte, eta, soinu naturalen eta irudien bidez, haien ikusmen, ukimen eta entzumenarekin arakatu ahal izango dute, inoiz egin ez duten bezala.
MUCHOS AMIGOS NEGROS
Hemen ez gara arrazistak. Hemen «denok ditugu lagun beltz asko».
Ixteko zorian dagoen taberna arrunt batean, jabea eta bere laguna azkena hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dabilen migratzaile batek mugikorra kargatzen uzteko eskatzen die, Londresen dagoen alabari deitzeko.
Errealitateari lotutako komedia beltz bat, Garbi Losadak zuzendu eta Asier Hormazak, Ramon Ibarrak eta Asier Sotak protagonizatzen dutena.
R.E.M.
Trócola Circ-ek publiko guztientzako proposamen bat eraikitzen du, mugimenduaren bidez giza kezkak (huts egiteko beldurra, autoexijentzia eta ametsak) transmititzeko moduari buruz hitz egiten duena. La Trócola Circ-eko artistek azkenean dena ondo aterako delako segurtasuna transmititzen diote publikoari, sabaia ukitzen duen giza dorre bat ikustean sentitzen den bertigoa, bata bestearen gainean jarritako lau oheren inguruko pirueten ezegonkortasuna edo mugitzen ari diren somierren metalaren gainean azkartutako jauziak gorabehera.
Ausardiarako dei bat da, desio duguna lotzeko deia, edo gutxienez saiatzekoa.
MACHO GRITA
Macho grita komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492an inauguratzen duen zikloaren arteko lotura aztertzeko. "Errekonkistarako", "Amerikaren aurkikuntzarako" edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde horretan "matxo-izaera" nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko.
Alberto San Juanek idatzi eta zuzendu du, eta Compañía Nacional de Teatro Clásico eta EQM konpainiek ekoitzi dute. Inperialismoari, maskulinitateari eta gure historia eraikitzeko erabili dugun ezjakintasunari buruzko satira bat aurkezten digu.
ERBIA ETA DORTOKA
Glu Glu taldeak Erbia eta Dortoka alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute, haien irudimena garatzen baitute. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo dute.
Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.
WAR BABY (YLLANA)
WAR BABY ikuskizun dibertigarria da, umorez, gag bisualez eta erokeria komikoz betea, baina badaki, era berean, komedia armatzat erabiltzen, gerraren zentzugabekeria salatzeko.
WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka egindako WAR BABY satira honen oinarriak.
BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Historiaurreko paisaiak birsortzen dituen eta panpina handiak eta ikus-entzunezko elementuak erabiltzen dituen eszenografia ikusgarriarekin, obrak haurrak eta haien lagunak liluratu eta gozarazi nahi ditu, bisonte baten bila Aralarko mendilerroan abentura zirraragarri bat aurkeztuz.
DESESPERANZA, 21
Istorio hau pisuetxe bateko atarian gertatzen da. Bizilagunak elkartzen dira beraien bizitza aurrera eraman nahian, bainan usain arraroa somatzen da…Hara, pisu batzuetako jabea agertu da, ordaintzeko eguna da eta usain hori oraindik somatzen da… Bainan gauean atarian kaleko emakume bat sartu da lotara eta usaina gero eta gogorragoa da. Zer gertatzen ari da?
Beste udaberri batez, antzerki tailerra bueltan da galdu ezin duzun proposamen zoragarri batekin!
GO!AZEN 11
Beste udaberri batez, Go! azen-eko protagonistek Pausokak ekoiztutako musika lan honekin bisitatuko gaituzte.