FAMILIA ANTZERKIA
ERBIA ETA DORTOKA
GLU GLU
Glu Glu taldeak Erbia eta Dortoka alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute, haien irudimena garatzen baitute. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo dute.
Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.
Egilea: Galder Perez
Zuzendaria: Ugaitz Alegria
Antzezleak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga
Argiztapena: Enzien Dovelas
Eszenografia eta atrezzoa: Amaia Oleagoitia
Jantziak: Maite del Olmo, Gorki & Asierito
Koreografia: Ugaitz Alegria
Musika-zuzendaritza: Iñaki Maruri
Kartelaren diseinua: Nino Monero
Argazkigintza: Ignacio Perez