Bertsolariak:
Uxue Alberdi
Maddi Ane Txoperena
Sarai Robles
Oihana Bartra
Musikariak:
Araitz Bizkai
Oihana Landa
Gai-jartzailea:
Ainhoa Larretxea
Bertsolariak:
Uxue Alberdi
Maddi Ane Txoperena
Sarai Robles
Oihana Bartra
Musikariak:
Araitz Bizkai
Oihana Landa
Gai-jartzailea:
Ainhoa Larretxea
Euskal doinu tradizional itsaskorrek bat egiten dute Latinoamerikako erritmoen freskotasunarekin, zeinak, jazzaren eta inprobisazioaren berezkotasunari gehituta, publikoa harrapatzen baitu folklorearen eta modernitatearen arteko lotura-bidaia batean.
Ikuskizun berri honetan Aldapeko Basque Latin Jazz-ek musika bandekin bat egiten du musika galaz janzten duen kontzertu berezi bat eskaintzeko.
Zuzendaria: Jasone Etxebeste Razkin
TXALAPARTA GARATZEN
Cultur Izan programaren baitan, urriaren 24an, 18:00etan, Hutsun Txalapartak musika-tresna berri bat aurkeztuko digu, #teknotrakitana taldeko Pablo Zaratiegirekin lankidetzan: txirrin aldakorreko txalaparta!
Entrada libre hasta completar aforo. (Retira tu invitación en nuestra web o en taquilla).
Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du. Urte eta erdiko bira egin du Janus Lester-ek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.
Sarreren prezioak: Aurrez, 15€ (BERRIAlagunek 13€). Egunean bertan, 17€ (BERRIAlagunek 15€).
Juntos y Revueltos antzezlana umorezko ikuskizun bat da, stand up comedy estiloko bakarrizketez osatutakoa. Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde komikoak dira protagonistak, eta bien artean dagoen kimika begi-bistakoa da.
Esperientzia dibertigarria eta lasaia da, gogoa ospakizun baterako prestatzen duena; barre giroa, lagunarte ona eta gogoeta arinak sortzen ditu, horiek guztiak ezin egokiagoak jaien atarirako.
Zer gertatzen da Shakespeareren tragedia ospetsu hau interpretatzeko moduari buruz ideia oso ezberdinak dituzten hiru aktore Hamlet muntatzera ausartzen direnean? Kaos barre-eragile bat! Erritmo frenetikoarekin, zuzeneko abestiekin eta ikusleen parte-hartzearekin, Hamleten bertsio honek algaraz eta sorpresaz beteriko errusiar mendia izango den itxura du.