KONTZERTUA
HUTSUN TXALAPARTA + TEKNOTRAKITANA
CULTUR IZAN PROGRAMA
Tinbre aldakorreko tresna baten aukerak aztertzen.
Cultur Izan programaren baitan, urriaren 24an, 18:00etan, Hutsun Txalapartak musika-tresna berri bat aurkeztuko digu, #teknotrakitana taldeko Pablo Zaratiegirekin lankidetzan: txirrin aldakorreko txalaparta!
Zenbait urtez txalapartaren inguruan ikertzen, esperimentatzen eta sortzen aritu izanaren emaitza da proposamen hau. Esperientzia berritzailea eta parte-hartzailea da, eta lehen aldiz musika-tresna esperimental berri bat aurkeztuko da, modelatu fisikoaren bidezko sintesian oinarritua. Soinu-gorputz berean digitala eta analogikoa elkartzeko diseinatuta dago.
Saioan, Pablo Zaratieguik —txalapartaria eta luthierra— eta HUTSUN taldeko Mikel Urrutia eta Anai Gambra Uriz txalapartariek zuzeneko erakustaldiak eginen dituzte, eta azalpen teknikoak emanen dituzte tresnaren diseinuari eta sormen-prozesuaren erronkei buruz. Jarduera bukatzeko, elkarrizketa irekia eginen da ikusleekin.
Sarrera doan, leku guztiak bete arte. (Hartu gonbidapena gure webgunean edo leihatilan).
Musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak bultzatzeko programa da Cultur Izan. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, Museoen Zerbitzuaren eskutik. Helburua da tradizioa babestea, haren adierazpide eta eraldaketa guztietan, herri-adierazpen gisa duen oinarritik hasi eta gure kultura-iragana estilizatzen, oroitzen eta berreskuratzen duten proposamenetaraino.