George y Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han zeunden, zai deskuido txikienean frontera pasatzeko……baña adi adi egon behar dute, ezin dute “guardia” jaitsi… Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa, guztiz aldatzen hasiko da….
Programazioa
NILU
Nilu familia osoarentzako diziplina anitzeko proposamena da, zirkuko arteak magiarekin, objektuen antzerkiarekin eta zuzeneko musikarekin uztartzen dituena. Istorioaren ardatza izaki maitagarri bat da, ura ondasun urria eta preziatua den mundu batean bizi dena. Narratiba bisual eta hunkigarri baten bidez, protagonistak erronkaz eta aurkikuntzaz betetako odisea bati ekiten dio. Bidaia horrek "eztarria lehortu eta bihotza busti" egiten du, publikoarengan kontzientzia-arrasto bat utziz.
HONA
Presta zaitez dantza garaikideak erabat harrapatuko zaituen gau baterako. Dantzari gazteen energia bereziarekin, Dantzazek bidaia bat proposatzen dizu nazioarteko koreografo ospetsuen sormenean barrena. Hona laneko pieza bakoitza unibertso propio bat da, intentsitate dramatikotik arintasun garbiagoraino, betiere konpainia honen ezaugarri diren bikaintasun tekniko eta pasioarekin. Zatoz eta utzi harritzen!
EL BAR NUESTRO DE CADA DÍA
Umorezko bakarrizketa musikala da. Bertan, Antonio Romera "Chipi" k meza bat irudikatzen du taberna batean eta liturgia katolikoan oinarritzen da tabernak sakralizatzeko eta bizitza eta jendea gurtzeko tenplu gisa aldarrikatzeko. El Bar Nuestro de Cada Día umorezko monologo musikala da.
Batzuetan kontzertua, besteetan antzerkia, besteetan lagunen arteko solasaldia...
Azken batean, "Chipi"ren jenialtasunaz berriro gozatzeko aukera da, bizitza, jendea eta partekatzeko artea aldarrikatzen dituen formatu batean, eta hori guztia bere ohiko umorearen, herri-jakinduriaren eta hunkigarritasunaren nahasketarekin.
ARRAINAK BIHOTZEAN
Martik ez daki beldurrak non bizi diren; hortaz, lasai bizi da kresal usaina duen kostaldeko herri batean. Aita marinela du eta luzaroan egoten da itsasoan. Portuan haren zain dagoen egun goibel batean, ekaitz handi batek ustekabean harrapatu eta itsasora jaurtiko du. Martik nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar eta, horretarako, beldurren eta arrainen hizkuntza ikasi beharko du.
IRIBARNE
Hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic bat, Espainiako bigarren mailako ezinbesteko pertsonaietako baten eskutik honaino nola iritsi garen ulertzeko saiakera baizik. Satira honek frankismoaren aurka egiten du eta gaurkotasunarekin hitz egiten du begirada kritiko eta ironiko batetik.
Eszenaratzeak koru-joko bat eskaintzen du, eta, bertan, talde osoak txanda hartzen du Fraga interpretatzeko, haurtzarotik hil arte. Hiru zatitan planteatutako muntaia honek Espainiaren oraintsuko historia eta bilakaera politikoa islatzen ditu. Denboraldiko ezinbesteko antzezlana.
Antzezlanak Zentro Dramatiko Nazionalaren eta Ribadaviako Nazioarteko Antzerki Mostraren babesa du.
PIENSA EN WILBUR
“Piensa en Wilbur” akrobaziaz, umorez eta arriskuz, arrisku handiz, betetako ikuskizuna da: Wilburrek bizitzen dakien modu bakarra. Ohiz kanpoko teknika eta itxura fisikoarekin, ezinezkoak diren egoerak sortuko ditu, eta jendea zur eta lur utziko du. Bere "lagun" banaezinekin batera: Kontrakturak, Tirakadak eta Urradurak erakutsiko digute akrobazia ez dela kirola soilik.
Ezinbesteko akrobata da, Grand Prix programan egindako lanagatik ezaguna, eta konpainia garrantzitsuetan lan egin duena, hala nola Cirque du Soleilen.
PINTTO PINTTO
Pintto txakurkume bihurria da, eta galdu egin da.
Pinttok jokatzea maite du, baina badirudi norbait beldur zaiola eta ez duela berarekin jolastu nahi.
Pinttok laguntasuna zein sinplea eta zoragarria den gogorarazten digu.
SUSTRAI
ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena.
VAQUERO
Denborarekin aldatzen den show-a, egunez egun aldatzen den bakarrizketa.
Showak ikus-entzunezkoen laguntza du (bideoak eta diapositibak). Bakarrizketaz gain, J.J. Vaquerok eszenatokia Carlos Martín “Catos” gitarra-jotzailearekin partekatzen du. 2014tik elkarlean ari dira.
Bere ikuskizunean, Vaquerok ondoen egiten dakiena egiten du: “Vaquero” izatea. Ezagutzen baduzu, badakizu zertaz ari garen; eta bestela… laster jakingo duzu.
J.J. Vaquero (bide batez esanen dugu bere izena dela, ez bere lanbidea) aktorea, komikoa eta gidoilaria da, Valladolid eta Pucela arteko leku bitxi batean jaioa 1973an. Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia du komedia profesionaleko zirkuituan, eta autonomia-erkidego guztietan ibili da barrea eragiten aretoetan, antzokietan, irratietan eta telebistetan… baita, zurrumurruen arabera, kartzela batean ere.