Centro Cultural IORTIA Kultur Gunea
HUTSUN TXALAPARTA + TEKNOTRAKITANA
TXALAPARTA GARATZEN
Cultur Izan programaren baitan, urriaren 24an, 18:00etan, Hutsun Txalapartak musika-tresna berri bat aurkeztuko digu, #teknotrakitana taldeko Pablo Zaratiegirekin lankidetzan: txirrin aldakorreko txalaparta!
Entrada libre hasta completar aforo. (Retira tu invitación en nuestra web o en taquilla).
BERRIA esperientziak: JANUS LESTER
Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du. Urte eta erdiko bira egin du Janus Lester-ek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.
Sarreren prezioak: Aurrez, 15€ (BERRIAlagunek 13€). Egunean bertan, 17€ (BERRIAlagunek 15€).
JUNTOS Y REVUELTOS
Juntos y Revueltos antzezlana umorezko ikuskizun bat da, stand up comedy estiloko bakarrizketez osatutakoa. Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde komikoak dira protagonistak, eta bien artean dagoen kimika begi-bistakoa da.
Esperientzia dibertigarria eta lasaia da, gogoa ospakizun baterako prestatzen duena; barre giroa, lagunarte ona eta gogoeta arinak sortzen ditu, horiek guztiak ezin egokiagoak jaien atarirako.
HAMLET
Zer gertatzen da Shakespeareren tragedia ospetsu hau interpretatzeko moduari buruz ideia oso ezberdinak dituzten hiru aktore Hamlet muntatzera ausartzen direnean? Kaos barre-eragile bat! Erritmo frenetikoarekin, zuzeneko abestiekin eta ikusleen parte-hartzearekin, Hamleten bertsio honek algaraz eta sorpresaz beteriko errusiar mendia izango den itxura du.
EL BRUJO EL VIAJE DEL MONSTRUO FIERO
El Brujo bidaia ahaztezin baterako itzuli da. Oraingo honetan, eszenatokia esploratu gabekoaren mapa bihurtzen da, non munstroek beren benetako izaera erakusten duten: gure barnean bizi diren beldurrak eta mirariak. Bere ohiko txisparekin, El Brujok fantasia eta gogoeta elkartzen diren bidezidorretatik gidatuko gaitu.
Rafael Álvarez taula gainean egongo da ondoen dakiena egiten, antzerkia, Javier Alejano lagun duela, zuzeneko musikari gisa.
ARIZONA
George y Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han zeunden, zai deskuido txikienean frontera pasatzeko……baña adi adi egon behar dute, ezin dute “guardia” jaitsi… Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa, guztiz aldatzen hasiko da….
NILU
Nilu familia osoarentzako diziplina anitzeko proposamena da, zirkuko arteak magiarekin, objektuen antzerkiarekin eta zuzeneko musikarekin uztartzen dituena. Istorioaren ardatza izaki maitagarri bat da, ura ondasun urria eta preziatua den mundu batean bizi dena. Narratiba bisual eta hunkigarri baten bidez, protagonistak erronkaz eta aurkikuntzaz betetako odisea bati ekiten dio. Bidaia horrek "eztarria lehortu eta bihotza busti" egiten du, publikoarengan kontzientzia-arrasto bat utziz.
HONA
Presta zaitez dantza garaikideak erabat harrapatuko zaituen gau baterako. Dantzari gazteen energia bereziarekin, Dantzazek bidaia bat proposatzen dizu nazioarteko koreografo ospetsuen sormenean barrena. Hona laneko pieza bakoitza unibertso propio bat da, intentsitate dramatikotik arintasun garbiagoraino, betiere konpainia honen ezaugarri diren bikaintasun tekniko eta pasioarekin. Zatoz eta utzi harritzen!
EL BAR NUESTRO DE CADA DÍA
Umorezko bakarrizketa musikala da. Bertan, Antonio Romera "Chipi" k meza bat irudikatzen du taberna batean eta liturgia katolikoan oinarritzen da tabernak sakralizatzeko eta bizitza eta jendea gurtzeko tenplu gisa aldarrikatzeko. El Bar Nuestro de Cada Día umorezko monologo musikala da.
Batzuetan kontzertua, besteetan antzerkia, besteetan lagunen arteko solasaldia...
Azken batean, "Chipi"ren jenialtasunaz berriro gozatzeko aukera da, bizitza, jendea eta partekatzeko artea aldarrikatzen dituen formatu batean, eta hori guztia bere ohiko umorearen, herri-jakinduriaren eta hunkigarritasunaren nahasketarekin.