Maiatzaren 12an, Filmoteka Nafarroan zikloaren barruan, Alice Rohrwacher zuzendari italiarraren "La Quimera" film luzea proiektatuko dugu. Europar Zinema zikloaren barruan dagoen filma aurkeztuko dugu eta solasaldia ere izango dugu Guillermo Lobatoren eskutik. Denok dugu kimera bat, egin edo eduki nahi dugun zerbait, baina inoiz aurkitzen ez duguna. ‘Tombaroli’ bandak, hau da, antzinako hilobien eta arkeologia-aztarnategien lapurrek, argi dute zer den kimera, haien ametsa: lan egiteari uztea eta ahaleginik egin gabe aberastea.
Histórico
Altsasu 1950-2000: Franquismo-Transición-Fin de siglo
Urte haietako gertakarien kontakizunak egoera sozial eta politiko gogor eta korapilatsua islatzen du. Kronologiak Altsasun bizitako gertaerak jasotzen eta bere garaiko testuinguruan kokatzen ditu. 1950 eta 2000 urteen artean Altsasun bizi izan zirenen oroitzapenetan oinarritutako oharrak dira. Testuaren helburua da bizirik mantentzea Altsasuko gizartearen memoria historikoa, euskal herri gisa dituen ilusioak, itxaropenak, lorpenak eta frustrazioak kontuan hartuz. Hori guztia kontatzeko modu desberdinak egon daitezke, baina historia gertakari objektiboetan oinarritzen da. 50 urteko aldi luze hori kontuan hartu behar da ondoren gertatutako guztia behar bezala aztertzeko.
ZGB MUSIKALA
Ikasketa bidaia, sare sozialen arriskuak eta maitasun istorio bat dira Altsasuko Institutuak aurkezten duen lehen musikalaren osagai nagusiak.
Ikuskizun paregabe honetan, DBH 4ko ikasleak dantza egitera, abestera, interpretatzera eta musika jotzera ausartuko dira, kolorez, dibertimenduz eta eduki sozialez betetako ikuskizuna eskainiz.
Argudioa sinplea da: ikasle talde bat Andaluziara joanen da ikasketa-bidaiara, baina txangoetako batean bi ikaslek argitaratutako argazki batzuek kaosa eragiten dute. Hori dela eta, ikasleek sare sozialen arriskuei edo mezuen biralizazio azkarrari buruz hausnartu ahal izango dute.