DANTZA
ZGB MUSIKALA
ALTSASUKO INSTITUTUA
Ikasketa bidaia, sare sozialen arriskuak eta maitasun istorio bat dira Altsasuko Institutuak aurkezten duen lehen musikalaren osagai nagusiak.
Ikuskizun paregabe honetan, DBH 4ko ikasleak dantza egitera, abestera, interpretatzera eta musika jotzera ausartuko dira, kolorez, dibertimenduz eta eduki sozialez betetako ikuskizuna eskainiz.
Argudioa sinplea da: ikasle talde bat Andaluziara joanen da ikasketa-bidaiara, baina txangoetako batean bi ikaslek argitaratutako argazki batzuek kaosa eragiten dute. Hori dela eta, ikasleek sare sozialen arriskuei edo mezuen biralizazio azkarrari buruz hausnartu ahal izango dute.

