Apirilaren 30etik aurrera Jaio Lertxundiren «Mari, lamiak eta basoko aztarnak» erakusketa hartuko dugu, gure begiradak aldatu eta Naturara itzultzeko gonbidapena.
Inaugurazioa apirilaren 30ean izango da, 18:00etan, eta Jaio Lertxundik bisita gidatua egingo du.
Jaio Lertxundik, arte jasangarriaren bidez, gizakiak naturarekin, basoarekin eta zuhaitzekin duen harremana aztertzen du, kokapen bikoitzetik: batetik, "mitologiko" hutsa, eta, bestetik, planeta zaintzeko kontzientzia sortzeko konpromisoa bera.
Begirada optimista da, mitologian oinarrituta naturari ahotsa ematen diona:
Bizitza bidea zabaltzen ari da, etxera bueltatzeko natura gara.
Jaio Lertxundi 1977an jaio zen Donostian, eta Andoaingo ESCiVi Zinema eta Bideo Eskolan eta Institut d ‘Estudis Fotogràfics de Catalunya/IEFC Barcelonan trebatu ondoren garatu du bere ibilbide artistikoa. Hainbat kultur gunetan erakutsi du bere lana, eta naturarekin lotzen duen mezua eraman du publikora, hainbat lan bisualen bidez (argazkiak, transferentziak eta bideoartea).