Histórico
XUT dantza ikuskizuna
Gure hizkuntzan “Lau gauza desberdin izendatzeko hitz bakar bat erabil dezakegu eta aldi berean, gauza bakar bat izendatu lau hitz desberdin erabiliz”.
“XUT” hitza horren adibide “zutik”. Hitz honekin, Euskal dantzak gure artean bizirik diharduela aldarrikatu nahi dugu.
Tradizioari esker… Berrikuntzari esker … Gakoa, biak nola uztartu ikuskizun batean, dantzak izan duen bilakaera isladatuz.
MI POSTRE FAVORITO
70 urteko Mahin bakarrik bizi da Teheranen senarra hil eta alaba Europara bizitzera joan zenetik. Bere independentziaz gozatzeko prest, Mahinek aurre egiten die bere ingurune kontserbadorearen itxaropenei. Are gehiago, ustekabean Faramarz izeneko taxi-gidari bat ezagutu eta harekin maitasun-harremana hasten duenean.
Maryam Moghdam: Maryam Moghadam nació el 16 de febrero de 1970 en Teherán, Irán. Es actriz, guionista y directora de cine. Es especialmente conocida por su actuación en Closed Curtain (2013) y Risk of Acid Rain (2015) (que también coescribió), así como por coescribir y codirigir Ballad of a White Cow (2020). Entre sus obras destacan The Invincible Diplomacy of Mr Naderi (2018), el Perdón (2020) y Mi pastel favorito (2024), codirigida junto a su esposo Behtash Sanaeeha.
Gonbidatua: IPES Fundazioa
2024ko Berlingo Nazioarteko Jaialdian eta Valladolid-eko Seminci 2024 Jaialdian Film Onenaren izendapena jaso zuen.
TTAKUN-TTAKUN. Irantzu Gonzalez D.E.
Kolpez kolpe erritmoa esnatzen dut, sagarra hausten dut, baserriz baserri deitzen dut eta bat egiten dut gure lurraren taupadarekin, Amalurraren taupadarekin
Aurten, dantzaren bidez, bidaia bat egin nahi dugu gure kulturan hain garrantzi handia duen instrumentu honen jatorrira. Dantzariak, gure bailarako txalapartari gonbidatuek lagunduta, zure zain daude; gure erritmoak, ohiturak eta abar gogoratuz emozioz bete zaitezen.
Ongi etorri ttakun-ttakun jaialdira!
Txalapartari gonbidatuak: Maddi eta Naiara Urkixo, Argiñe Etxeberria.
ABESBATZA TOPAKETA. UDABERRIKO KONTZERTUA.
Datorren ekainaren 7an, 19:30ean, Valtierrako Virgen de Nieva Abesbatzak, Lizarrako Ereitza Abesbatzak, Iruñeko Salus Abeslariak eta Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak eskainiko duten udaberriko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.
Ezin duzu galdu Erkudengo Ama Abesbatzak antolatutako abesbatzen topaketa interesgarri hau.
ALTSASUKO EUSKAL DANTZA ESKOLA LANABESAK OFIZIOTIK DANTZARA…
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek urte osoan zehar egindako lanen erakusketa bat eskainiko digute, non euskal dantza tradizionalak zein koreografia berriak ikusi ahal izango ditugun.
ALTSASUKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAKO IKASLEEN DANTZA EMANALDIAK
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek urte osoan zehar egindako lanen erakusketa bat eskainiko digute, non euskal dantza tradizionalak zein koreografia berriak ikusi ahal izango ditugun.
VAIANA. Irantzu Gonzalez D.E.
Aurten, gure ikasleek bihotzaren eta ozeanoaren deia jarraitu dute Vaianan inspiratutako abentura magiko batean murgiltzeko. Koreografia bakoitzaren bidez, erritmoz betetako uharteak, emoziozko itsasoak eta benetan garenak izatera bultzatzen gaituen askatasun haizea aurkituko ditugu. Vaianak bezala, gure taldeek ere ahalegin, dedikazio eta grina handiz nabigatu dute ikasturte osoan zehar, eta gaur bidaia zoragarri horren emaitza zuekin partekatzeko unea da.
Presta zaitezte nortasunaz, ausardiaz eta naturarekiko loturaz hitz egiten duen istorio baten musika, kolore eta energiarekin disfrutatzeko. Denok daukagulako izar bat gidatzen gaituena... eta leku bat munduan guk bakarrik deskubri dezakeguna.
"Ozeanoak denok konektatzen gaitu".