Altsasuko euskal dantza eskolako ikasturte bukaerako dantza emanaldia.
6-14 urte bitarteko dantzariez osatutako ikusikizuna, non urte osoan zehar eginiko lanaren erakustaldia ikusteko aukera izango duzuen.
Ikuskizuna bi ataletan banaturik egongo da. Hasierako atalean euskal herriko herrialde desberdinetako dantza tradizionalak eskainiko dituzte eta bigarrenean euskal dantzetako urratsetan oinarriturik hainbat koreografia berri.

EMANALDIAK
Iraupena
90'
Adin gomendatua:
Adin guztietarako egokia