70 urteko Mahin bakarrik bizi da Teheranen senarra hil eta alaba Europara bizitzera joan zenetik. Bere independentziaz gozatzeko prest, Mahinek aurre egiten die bere ingurune kontserbadorearen itxaropenei. Are gehiago, ustekabean Faramarz izeneko taxi-gidari bat ezagutu eta harekin maitasun-harremana hasten duenean.
Maryam Moghdam: Maryam Moghadam 1970eko otsailaren 16an jaio zen Teheranen, Iranen. Aktorea, gidoilaria eta zinema-zuzendaria da. Bereziki ezaguna da Closed Curtain (2013) eta Risk of Acid Rain (2015) filmetan egindako lanagatik (koidatzi ere egin zuen), baita Ballad of a White Cow (2020) koidatzi eta zuzendarikide izateagatik ere. Bere lanen artean, The Invincible Diplomacy of Mr Naderi (2018), el Perdón (2020) eta Mi pastel favorito (2024) nabarmentzen dira. Azken hau bere senar Behtash Sanaeeharekin batera zuzendu du.
Gonbidatua: IPES Fundazioa
2024ko Berlingo Nazioarteko Jaialdian eta Valladolid-eko Seminci 2024 Jaialdian Film Onenaren izendapena jaso zuen.
EMANALDIAK
Iraupena
97'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak