UN ESPÍRITU BURLÓN

Charles eleberri beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa jasaten ari da. Hura gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, hitzordua eskatuko du medium batekin, eta mediumak Charlesen lehen emaztea, Elvira eder eta jeloskorra, deituko du. Berarekin eternitate osoa pasatzeko, Charles hil nahi du Elvirak, baina, Charles hil egin beharrean, Ruth hilko da. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egingo dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.

LIBERTAD

XIX. mendearen hasieran, eta heriotzara kondenatuta 17 urte kartzelan igaro ondoren, Lucia la Llanera bidelapur ospetsuari azkenean indultua iritsiko zaio, eta kartzelatik aterako da. Haurdun zegoela sartu zen espetxera, eta bere semeak, borreroaren laguntzaile gisa bizimodua ateratzen duenak, ez du beste mundurik ezagutu presondegiko harresiena baino. Baina kartzelatik irten arren, ama-semeek ezin izango dute askatasun osoaz gozatu, gobernadorearen bidelapurrak eta eskopetariak euren atzetik izango baitituzte denbora guztian.Enrique Urbizuren Movistar+ filmerako izen bereko seriearen film osagarria zinemetarako, fitxa propioarekin.

EL LODO

Lehorte gogor batek Espainiako Levanteko arroz-soro zabalak suntsituko ditu. Ricardok, biologo ospetsuak, mundu osoan zehar bidaiatu ondoren, bere herrira itzultzeko aukera du misio bat betetzeko: umetako inguru naturala babestea. Hartu behar dituen neurriengatik bertakoek gogor egingo diote aurre, euren bizimodua eta biziraupena arriskuan ikusten baitituzte. Liskarrak ustekabeko ondorioak izango ditu.

WAY DOWN

La leyenda de que el Banco de España es inexpugnable y no se puede atracar no asusta a Thom Johnson (Freddie Highmore), el brillante y joven ingeniero reclutado para averiguar cómo acceder a su interior. El objetivo es un pequeño tesoro que va a estar depositado en el banco solo diez días. Diez días para descubrir el secreto de la caja, diez días para urdir un plan, diez días para preparar el asalto, diez días para aprovecharse de un plan de fuga irrepetible, cuando la esperada final del Mundial de Fútbol de Sudáfrica reúna a cientos de miles de aficionados a las puertas del propoi Banco. Diez días para alcanzar la gloria… o para acabar en prisión.

ÉRASE UNA VEZ EN EUSKADI

Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta azkenean iritsi dira opor maiteak. Marcosek eta bere hiru lagunak, José Antonio, Paquito eta Toni, uda noiz iritsiko irrikaz daude; uda oparoa espero dut, izan ere, hamabi urterekin apenas axola du non, noiz eta nola. Bizitzak utzi dien labirintoan barrena ibiliko dira, Euskadi borrokalari eta nahasi batean.

PAN DE LIMÓN CON SEMILLAS DE AMAPOLA

Valldemossan, Mallorca barruko herri txiki batean, Anna (Eva Martín) eta Marina (Elia Galera), nerabezaroan banandu zituzten bi ahizpa, berriro elkartuko dira ezagutzen ez duten emakume misteriotsu batengandik heredatu duten okindegi bat saltzeko. Ahizpek oso bizimodu ezberdinak dituzte: Anna ia ez da irlatik irten eta maite ez duen gizon batekin ezkonduta jarraitzen du. Marina mediku dabil munduan zehar Gobernuz Kanpoko Erakunde batean. Bere herentzia misteriotsuak gordetzen dituen sekretuak argitzen saiatzen diren bitartean, Annak eta Marinak familiako gatazka zaharrei aurre egin eta galdutako urteak berreskuratzen saiatu beharko dute.

EIFFEL

Askatasunaren Estatuaren egin beharreko lanak amaitu ondoren, Gustave Eiffel bere ibilbidearen gailurrean dago. Frantziako gobernuak 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalerako zerbait ikusgarria sortzea nahi du, baina arkitektoak proiektu metropolitarrean bakarrik du interesa. Dena aldatuko da bere gaztaroko maitasunarekin topo egiten duenean. Bere harreman debekatuak Paris betiko aldatzera bultzatuko du.

PETITE MAMAN

Nellyk 8 urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei ama hazi zen etxea husten laguntzen dien bitartean, intriga bidez esploratzen du inguruko basoa, non ama txikian jolasten baitzen. Han, Nellyk bere adineko beste neska bat ezagutzen du, eta bien artean berehala sortzen den loturak adiskidetasun zoragarri bati bide ematen dio. Elkarrekin txabola bat eraikiko dute basoan eta, jokoen eta konfidentzien artean, sekretu liluragarri bat azaleratuko dute. Familiako inguruabarrak gorabehera, bidaia abentura zirraragarri bihurtzen da Nellyrentzat. Bere amaren haurtzaroko unibertsoa deskubrituko du, eta harekin modu magikoan eta ezohikoan konektatu ahal izango da.

MEDITERRANEO

Istorioa 2015eko udazkenean girotua dago. Bi sorosle, Óscar (Eduard Fernández) eta Gerard (Dani Rovira), Greziako Lesbos uhartera abiatu dira Mediterraneoan itotako haur baten argazkiak hunkitu egin dituelako. Iristean, errealitate latza ikusiko dute: egunero, milaka pertsonak euren bizia arriskuan jartzen dute, gatazka armatuetatik ihesi itsasoa ontzi eskasetan zeharkatzen saiatzen baitira. Hala ere, inork ez du erreskate-lanik egiten. Nico eta taldeko beste kide batzuekin batera, misio bat betetzeko borrokatu eta laguntza emango diete behar dutenei. Horientzat guztientzat, hasierako bidaia hori bizitza aldatuko dien odisea izango da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad