Istorioa 2015eko udazkenean girotua dago. Bi sorosle, Óscar (Eduard Fernández) eta Gerard (Dani Rovira), Greziako Lesbos uhartera abiatu dira Mediterraneoan itotako haur baten argazkiak hunkitu egin dituelako. Iristean, errealitate latza ikusiko dute: egunero, milaka pertsonak euren bizia arriskuan jartzen dute, gatazka armatuetatik ihesi itsasoa ontzi eskasetan zeharkatzen saiatzen baitira. Hala ere, inork ez du erreskate-lanik egiten. Nico eta taldeko beste kide batzuekin batera, misio bat betetzeko borrokatu eta laguntza emango diete behar dutenei. Horientzat guztientzat, hasierako bidaia hori bizitza aldatuko dien odisea izango da.
EMANALDIAK
Iraupena
90'