Charles eleberri beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa jasaten ari da. Hura gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, hitzordua eskatuko du medium batekin, eta mediumak Charlesen lehen emaztea, Elvira eder eta jeloskorra, deituko du. Berarekin eternitate osoa pasatzeko, Charles hil nahi du Elvirak, baina, Charles hil egin beharrean, Ruth hilko da. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egingo dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.
Iraupena
120'
Adin gomendatua:
+7 urte