TXALAPARTA

Txalaparta Kukai Dantza eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko topaketatik sortutako lan berria da. Ez du mugarik, askatasun-eremua da. Zazpi interprete errotiko murgiltzen dira dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalean. Lurretik sortzen den, orainean durundi egiten duen eta ahots eran euri-jasan erortzen den erritmoa, memoriaren eta geroaren eraikuntzaren artean eraikitako gorputzen gainean.

Zinemaren eta Emakumeen 38. Erakusketa Internazionala: BLONDI

Blondi eta Mirko lagun minak dira. Elkarrekin bizitzea gustatzen zaie, musika bera entzuten dute, film berak kusi, marihuana erretzea gustatzen zaie, errezitaldietara joatea, lagun berberak dituzte, dena da perfektua beren artean, baina ia adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da.

HARRY POTTER. Irantzu Gonzalez D.E.

Sarrera salmenta:
– Familiak: maiatzaren 22tik aurrera, 16:45ean, Iortia Kultur Etxeko leihatilan.
– Maiatzaren 29tik aurrera, sarreren salmenta liberatuko da eta leihatilan zein iortiakultura.com webgunean erosi ahal izango dira.
– Txarteldegiko ordutegia: 12:00 – 13:30 / 17:30 – 20:00

GURE BIDEA EGINEZ

Altsasuko euskal dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko digute. Urte osoko lanaren fruituak plazaratuz.
Ikuskizuna bi ataletan banatuta egongo da.
Lehenengo atalean hainbat euskal dantza tradizionalak eskainiko ditugu, bigarrenean aldiz, euskal urratsetan oinarri izanda, hainbat koreografia berri ere ikusteko aukera izango duzue.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad