Bizikleta, eta txirrindularitza artean.
Programazioa
TODO ESTE RUIDO
DNA. Nafarroako Dantza Garaikidea
Erakustaldiak
Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak. Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.
MAGO SUN: HOUDINI, LA MAGIA DE LA TV
Disney Channel-ek emititzen duen “Houdini kluba” telesaioaren maguak HOUDINIREN MAGIA ikuskizuna aurkezten digu.
Bertan, igarkizunak, agerpenak, desagerpenak ez dira faltako eta nola ez, ur tanketik ihes egin beharreko saio zoragarria, ezinezkoarekin amets egiteko eta ilusioa berriz izan dezagun lortuko duena.
JOSEBA SARRIONANDIA Hitzen libertatea
Guaixe Fundazioak 30.urte bete ditu eta ospatzeko, Joseba Sarrionaindia Altsasura gonbidatu du.
Joseba Sarrionandia ibilbide luze-luzeko idazle ezagun eta oparoa da.
Hasmentan poesia eta ipuingintza landu bazituen ere, denboraren poderioz itzulpengintza, eleberrigintza eta entsegugintzari heldu die, obra eskerga eta zoragarria ostatuan duelarik.
Iortian eskainiko duen solasaldian literaturaren inguruko hainbat jakingarri eta kontu bitxi ekarriko ditu hizpidera, Izaskun Etxeberriaren eskutik.
Bukatutakoan, otamena izango da. Zatoz gurekin ospatzera!
