DANTZA
TODO ESTE RUIDO
QABALUM
Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak. Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat.
QABALUM dantza garaikideko talde bat da, 2020an Iruñean sortua, sorkuntzari eta interpretazioari, irakaskuntzari eta kultura-bitartekaritzari eskainia. Lucia Burguete eta Diego Pazók osatzen dute, eta Espainia osoko jaialdi eta antzokietan erakutsi dira, baita nazioartean ere, hainbat sari eta bestelako errekonozimenduak lortuz. Sorkuntza- eta pedagogia-lana taldean egiteaz gain, Diegok eta Luciak paraleloki garatzen dituzte interprete-karrerak Daniel Abreu, Jesús Rubio, Led Silhouette, Antonio Ruz, Proyecto Larrua edo Laida Aldaz bezalako koreografo eta konpainiekin. Bere lanek gorputza motor narratibo eta poetiko gisa, eskulangintza koreografikoa dramaturgia gisa eta teknikaren zein presentzia eszenikoaren zehaztasunaren aldeko apustua egiten dute, ikuslea, une labur batez, dantzaren denbora infinituan barnera dadin.
Sorkuntza: : Diego Pazó & Lucía Burguete
Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron]
Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
Argiztapena eta espazio eszenikoa: Eva María González
Musika: VV.AA. [Diego Pazóren konposizioa]
Jantzien konponketak: Eva María González
Irudiak: Diego Pazó
Dossierra eta jatorrizko testua: Diego Pazó
Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López.
Banaketa: : Patty Hinchado | produccionespatto@gmail.com
Babesleak: Dantza Zentroa, Pies Para Qué Los Quiero Jaialdia, Cuerpo Romo Jaialdia, Sortutakoak - Dantzagunea, DNA 2024 - Nafarroako Gobernua, Dantzalabea - Barakaldo Antzokia, San Jorge Unibertsitatea, Harrobi Antsoaingo Gaztelekua & CRJ Baragazte.